Udan jairik ez da izango Donostian, Bilbon eta Gasteizen

  • Donostia, Bilbo eta Gasteizko jaiak bertan behera utzi dituzte hiru udalek, jende pilaketa handiak saihesteko asmoz.

Bertan behera geratu dira Bilbo, Gasteiz eta Donostiako jaiak. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

2020ko maiatzaren 15ean - 12:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko hiru hiriburuetako jaiak bertan behera geratu direla jakinarazi dute Eneko Goiak, Juan Mari Aburtok eta Gorka Urtaranek . Eudel eta Eusko Jaurlaritzak onartutako irizpideen arabera, irailaren 15era arte 250 pertsonatik gorako ekintzak debekatuta egongo dira. Hori horrela, eta abuztuko hiru asteek sortzen dituzten jende pilaketa handiak kontuan hartuta, bertan behera geratu dira hiru hiriburuetako jaiak.

Hala ere, udan beste mota bateko ekintza kultural, artistiko eta aisialdikoak antolatzeko lanean dabiltzala jakinarazi dute.


2021eko urriaren 12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.