Olatz Lasagabaster preso politikoa, berrogeialdian Aranjuezeko espetxean

  • Haurdunaldia dela-eta, maiatzaren 7an Olatz Lasagabaster espetxetik erietxera eraman zuten analisi bat egitera. Itzuli zutelarik eta aurretik berari ezer abisatu gabe, bere ziegan sartu eta 14 eguneko berrogeialdian jarri dute. Inor ez dagoenean, telefonoz deitzeko eta patioan tarte bat ibiltzeko ateratzen dute soilik. Hamar egun barru beste froga baterako hitzordu berri bat dauka erietxean. Hortaz, seguru asko isolamendu egoera luzatuko diote.

Olatz Lasagabaster Aranjuezko (Madril) espetxean daukate, haren senarra Patxi Uranga bezala. (Argazkia: Noaua)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 18an - 13:12

“Pandemia garai honetan badaezpadako neurri hori logikoa dela pentsa daiteke baina, egiaz, logikoa ez dena da Olatz eta Patxi (eta beste dozenaka euskal preso) espetxean mantentzea oraindik. Aspalditik dute baldintzapeko askatasuna izateko eskubidea eta lege arrunta aplikatuz gero, beren etxean beharko lukete eta ez kartzela barruko baldintza kaskarretan kutsatzeko arrisku gorrian”, dio Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak.

Olatzen urtebetetzea, Sagardo Egunean

Maiatzaren 24an, Olatzek 41 urte beteko ditu. “Egoera hau dela medio, ez dakigu noiz berrartu ahal izango ditugun ohiko elgarretaratzeak. Horregatik, animatzen ditugu herritarrak gutun edo postaltxo baten bidez zoriontzera”, ohartarazi du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak. “Seguru gure hitzak eta elkartasuna lagungarri izango zaizkiola, baita Patxiri ere”. Hona helbideak:

Olatz Lasagabaster Anza

Centro Penitenciario Madrid VI 

Módulo F2 Carretera N-400, km. 28

28.300 Aranjuez (Madrid)

 

Patxi Uranga Salbide

Centro Penitenciario Madrid VI 

Módulo 1 Carretera N-400, km. 28

28.300 Aranjuez (Madrid)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude