ARGIA.eus

2021eko uztailaren 28a

JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.

ARGIA @argia
2020ko maiatzaren 12a
Gakoak
Erakutsi gako guztiak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.

 

Biktima-kopuruak munduan: 130.712 hildako, 2.035.294 kutsatu, 503,386 sendatu

Horiek dira apirilaren 15eko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 15:45ean zenbatuta.

- Hilak  130.712. Herrialdeka: AEB 27.086, Italia 21.645, Espainia 18.579, Frantzia 15.729(*), Erresuma Batua 12.868, Iran 4.777, Belgika 4.777, Alemania 3.592, Txina 3.342 , Holanda 3.134, Brasil 1.590, Turkia 1.403(*), Suitza 1.226, Suedia 1.203, [Euskal Herria 1.156, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kanada 954, Portugal 567, Indonesia 469, Irlanda 406(*), Mexiko 406, India 405, Austria 393...

- Kutsatuak 2.035.294. Herrialdeka: AEB 618.893, Espainia 177.633, Italia 165.155, Frantzia 143.303(*), Alemania 133.154, Erresuma Batua 98.476, Txina 82.295, Iran 76.389, Turkia 65.111(*), Belgika 33.573, Holanda 28.153, Kanada 27.557, Suitza 26.336, Brasil 26.113, Errusia 24.490, Portugal 18.091, [Euskal Herria 15.746 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 14.325, India 12.320, Israel 12.200, Suedia 11.927, Irlanda 11.479, Hego Korea 10.564...

- Sendatuak 503,386.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.061, Andorra 427, Espainia 397, Belgika 382,  [Euskal Herria 361, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Italia 358, Frantzia 241, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 210, Erresuma Batua 190, Holanda 183, Suitza 142, Luxemburgo 110, AEB 82, Irlanda 82, ...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Poliziek Iruñean txaloen ordua manipulatzen dutela salatu dute herritarrek

Osasun zerbitzuetako langileak egiten ari diren lana txalotzeko ateratzen dira herritarrak 20:00 balkoi edo leihoetara eta, Nafarroan bederen, segurtasun indarrak eta militarrek egoera hori nola manipulatzen ari den salaketa ugari egoten ari da. Iruñeko Erripagaina auzoko Madril kaleko atzekaldean dagoen plazako irudiak dira ondokoak, eta ikusten da nola era guztietako poliziak sartzen diren plaza batera herritar batzuen txaloak jasoz.

 

Presoek bideo-deiak egiteko aukera izatea aldarrikatu du Etxeratek

Euskal presoak dituzten Espainiako eta Frantziako 55 espetxeetatik 14tan soilik ari dira 10-15 minutuko bideo-deiak egiten. Presoak bisitarik eta jarduerarik gabe dauden honetan, inoiz baino beharrezkoago jo ditu bideo-deiak Etxeratek. Lehentasuna pekuliorik ez duten edo gaixo dauden presoek dutela azpimarratu du.

 

Maialen Lujanbioren "Haurrak kalera lehenbailehen" koplak arrakastaz ari dira sareetan

Maialen Lujanbio bertsolariak ondoko koplak sareraru ditu "Akerra ikusi dugu" abestian oinarrituta eta arrakasta handia izaten ari dira sare sozialetan.

Haurrak kalera lehenbailehen

Zakurra ikusi dugu
parkera joaten;
jabea ikusi dugu
zakurra eramaten.
Jabeak, zakurra; zakurrak parkean; ta gu hemen!
Zakurrak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Gizona ikusi dugu
ogi bila joaten;
ogia ikusi dugu
kale-buelta ematen
Ogiak, gizona; gizonak, kalean; ta gu hemen!
Helduak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Andrea ikusi dugu
lanera joaten;
Urkullu ikusi dugu
joateko esaten.
Urkulluk, andrea; andrea lanera; ta gu hemen!
Lanera bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.
Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen
Kaleak, arnasa; arnasak bizitza; bizitzak poza; pozak osasuna…
Lehenbailehen!
Haurrak kalera lehenbailehen, le-hen-bai-lehen!

 

 

 

Hiru egunetan 25.000 sinadura baino gehiago jaso ditu testak masiboki egiteko eskaera herritarrak

Euskal ikerlariek euskal herritarrei testak masiboki egiteko protokoloa garatu dute, eta Zalla Baik sinadura bilketa abiatu du horren alde. Pandemiarekin amaitzeko biderik eraginkorrena dela adierazi dute osasun arloko langileek zein Osasunaren Munduko Erakundeak.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.156 hil dira, 15.745 kutsatu eta 1.668 daude ospitaleetan

Hego Euskal Herian aurreko zenbaketatik gaur arte 46 pertsona gehiago hil ditu Covid-19 izurriak Hego Euskal Herrian: 43 EAEn eta 3 Nafarroan. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez bada (aspalditik 2 hildakoen kopururik ez da mugitu hemen) denetara Euskal Herrian koronabirusak 1.156 jende hil ditu apirilaren 15a arte.

Denetara, administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 15eko arratsaldea arte 1.156 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,15.745 kutsatu eta 1.668 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 5.282 gaixo.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 274, Bizkaian 467, Gipuzkoan 161, Nafarroan 252. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

Apirilaren 14ean Euskal Herria estatu independente balitz atzo arteko 1.110 hildakoekin, Covid-19ak heriotza gehien eragindakoen rankingean 14. postuan zegoen, Suitzaren (1.174) eta Suedairen (1.033) artean. Kutsatuenen rankingean berriz 17. postuan, Portugalen (17.448) eta  Austriaren (14.214) artean.

Izurriaren Euskal Herriko larritasuna eta bilakaera beste herrialdeetakoekin alderatzeko, adirazgarria da datu absolutuok biztanleekiko proportzioan ere eskaintzea. Horrela, 3,2 milioi biztanle baldin baditu, apirilaren 15a arte Euskal Herrian heriotzak dira milikoiko 361,25. Kutsatuei dagokienez, Euskal Herrian milioi biztanleko 4.920 herritarrek eman dute positibo. Mundu mailan non kokatzen den ordu batzuek barru gehituko dugu, mundu osoko biktimen datuak eguneratutakoan.

Hegoaldean koronabirusak hildakoen %50 edo gehiago, zaharren egoitzetan

Hegoaldeko ia herrialde guztietan, Covid-19agatik hil diren pertsonen erdia edo gehiago zaharren egoitzetako egoiliarrak izan dira. Lurralde bakoitzeko datuak bildu ditugu artikulu honetan.

 

Euskal kulturgintzaren greba digitala eta Jaurlaritzaren diru-laguntzak

300 kulturgile baino gehiagok iragarri dute apirilaren 21ean eta 22an greba digitala egingo dutela, koronabirusaren krisiak sektorean eragin duen egoeraren aurrean gogoeta eragiteko asmoz. Egun berean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak iragarri sektorean okerren daudenentzat diru-laguntzak emango dituztela.

 

Enrique Maya Iruñeko alkatea ospitaletik atera da

Asteartean ospitaletik atera ahal izan du Enrique Maya Iruñeko alkateak. Covid-19an positibo eman ondoren sartu zen ospitalean Navarra Sumako politikaria. Alta eman diote eta, nahiz eta oraindik birusaz kutsatuta dagoen, etxean jarraituko du osatzen. Apirilaren 6tik egon da ospitaleratuta eta bitarte horretan Ana Elizalde alkateordeak bete ditu Mayaren funtzioak Hiri Buruzagiko udalean.

Jadanik 2 milioi kutsatuen langa gainditu du munduak

Worldometers zerbitzuak apirilaren 15ean 06:43ko eguneraketan bildu duenez, dagoenekoz mundu osoan 2.000.728 dira Covid-19 izurriak kutsatutako jendeak. Argi utzi behar da horiek direla munduko herrialde bakoitzean oso kopuru eta baldintza ezberdinetan koronabirusaren probaren bat egin eta positibo eman duten pertsonak; oso murritzak direnez mundu guztian egiten diren testak, izurriaren kutsadura anitzez zabalagoa behar du izan. Zenbait herrialdetan proportzioa 1etik 10erakoa izan daiteke.

Egun eta ordu berean, planeta osoan 126.776 hildako kontabilizatu dira eta agintariek sendatutzat jo dituzte 484.781.

Euskal Herrian atzo arte 15.376 ziren kutsatuak. Estatu independentea balitz, euskaldunok geundeke munduko rankingean 17, Portugalen (17.448) eta Austriaren (14.234) artean.

Populazio osoarkin proportzioa eginez, munduko rankingean Espainia 8. dago, milioiko 3.723 kutsaturekin eta Frantzia 18. miloiko 2.195rekin. Euskal Herriak dauzka biek baino gehiago, milioi biztanleko 4.805 kutsatu: estatu independente gisa onartua balitz, munduko Covid-19 positiboen rankingean 6. litzateke Euskal Herria, aurretik edukita San Marino, Vatikanoa, Andorra, Luxemburgo eta Islandia.

Beren "aurreikuspenik txarrena baino hiru aldiz okerragoa" da munduko hegazkin kopainien egoera

Aurreikuspenen arabera, munduko hegazkin kopainien diru-sarrerak erdira jaitsiko dira 2020an (314 mila milioi dola). Industriak adierazi du beren perspektiba "egunez egun ilundu" egiten dela, The Guardianek jaso duenez.

Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartearen (IATA ingelesezko siglekin) azken kalkuluen arabera, 62 mila milioi dolar galdu dituzte martxoaren amaieran egin zuten azterketatik, eta duela bost asteko "kasurik okerrena" baino ia hiru aldiz okerragoa da beren egoera, nazioarteko trafikoaren %95 inguruko jaitsierarekin, bidaia murrizketen ostean bidaiarien trafikoa galdu dutelako.

Analisia dirutara eramanda, 2019tik aurrera diru-sarreren %55eko jaitsiera esan nahi du krisi honek, IATAk emandako datuen arabera.

762 pertsona gehiago hil dira Frantziako Estatuan

Frantziako osasun autoritateek jakinarazi dute 762 pertsona gehiago hil direla azken 24 orduetan koronabirusagatik, 559 ospitaleetan eta 221 zaintza etxeetan.

Guztira Frantziako Estatuan positiboak 103.573 dira, gaur 5.497 gehiago. Guztira 15.729 pertsona hil dira gaitzak jota herrialde honetan, eta 28.805 sendatu dira.

Zaintza berezietan dagoen jende kopurua seigarren egunez jarraian jaitsi egin da, 6.730 dira egun, atzo 6.821 ziren.

Espainiako Estatua izango da Europan langabezia-tasarik altuena izango duen bigarren herrialdea

Nazioarteko Diru Funtsak krisi ekonomikoari Itxiera Handia deitu dio eta Depresio Handiaz geroztik izan den atzeraldirik okerrena eragingo duela esan du. 2008ko finantza krisia gaindituko du.

 

Biktima-kopuruak munduan: 125.007 hildako, 1.980.704 kutsatu, 465.730 sendatu

Horiek dira apirilaren 14ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:40an zenbatuta.

Hilak 125.007. Herrialdeka: AEB 2.132, Italia 21.067, Espainia 18.056, Frantzia 15,729, Erresuma Batua 12.107, Iran 4.683, Belgika 4.157, Txina 3.341, Alemania 3.272, Holanda 2.945, Turkia 1.403, Brasil 1.378, Suitza 1.174, [Euskal Herria 1.110, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 1.033, Kanada 898, Portugal 567, Indonesia 459, Austria 384, Irlanda 406, Ekuador 355(*), India 368, Errumania 351, Filipinak 335, Algeria 326, Mexiko 332, Danimarka 299, Hego Korea 222, Peru 216(*)…

- Kutsatuak 1.980.704. Herrialdeka: AEB 602.977, Espainia 172.541, Italia 162.488, Frantzia 143.303, Alemania 131.170, Erresuma Batua 93.873, Txina 82.249, Iran 74.877, Turkia 65.111, Belgika 31.119, Holanda 27.419, Suitza 26.897, Kanada 25.936, Brasil 24.169, Errusia 21.102, Portugal 17.448, [Euskal Herria 15.376 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 14.214 , Israel 11.868, Irlanda 11.479, Suedia 11,445, India 10.941, Hego Korea 10.564,...

- Sendatuak 465.730.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Herri Sanferminak plataformak jaiak noiz egin erabakiko duen mahaia biltzeko eskatu dio Iruñeko alkateari
Iazko irudia errepikatzea oso zaila izango dela uste du Herri Sanferminak plataformak.
Argazkia: euskalerriairratia.eus.

Plataformaren ustez oso zaila izango da 2020ko sanferminak uztailean egitea. Iruñeko alkateari eskatu diote San Ferminetako Mahai ofiziala biltzeko telematikoki eta eragile guztien artean aztertzeko zer egin.

Plataformak agiria plazaratu du eskaera egiteko eta dioenez aukera asko daude sanferminak uztailean ez ospatzeko edo atzeratzeko. Erokeriatzat jo dute uztailean milaka lagun elkartzea Iruñean, osasun larrialdia kontuan hartuz gero. Jaiak gozamena badira ere, aurreko lan asko egoten dela adierazi du plataformak eta prestaketa lanetan aritzen diren taldeak ugari direla: herri eragileak, tabernariak, dantzariak, fanfarreak, antzerkigileak, soinu teknikariak eta abar. Jaiaren protagonistak direla dio plataformak eta haien osasuna eta zaintza lehen lerroan jarri behar direla.

Arduraz eta erantzukizunez jokatzeko unea dela azpimarratu dute.

Autokontsumorako baratzeetan lan egin ahal izateko kanpaina abiatu dute

Konfinamendu egun hauetan, zalantza sortu da autokontsumorako baratzeetara lanera joaterik ote dagoen. “Baratzeak aisialdirako eta entretenimendurako leku soiltzat hartuz ari dira arauak interpretatzen, gizartean eta lurraldean duten eragina eta garrantzia kontuan hartu gabe”. Baratzeko lanak baimentzeko sinadura bilketa abiatu dute.

 

Supermerkatuko langileak, heroi ahaztuak

Heroien, antiheroien eta bilauen bilaka gabiltzan ipuin beldurgarri honetan heroien zerrendan lehen postuan osasun langileak daude. Balkoiko txaloak haientzat dira. Beste sektore batzuek ez dute halako sonarik, eta beraiek ere onartzen dute osasun langileak direla gehien babestu beharrekoak. Isilean, eta arrisku handia hartuz, orduak eta orduak egiten dituzte egunero jendaurrean supermerkatuetako langileek, batzuk birusagandik hobeto babestuta beste batzuk baino. Ofelia Pérez Dia-ko okina eta Cruz Solano Carrefourreko harakinarekin egon gara, biak LAB sindikatuko ordezkariak dira.

 

Kubako osasun langile gehiago iritsi dira Italiara, oraingoan Turinera

Laguntzeko asmoz, Kubako medikuz eta erizainez osaturiko bigarren brigada bat iritsi da Italiara. Koronabirusak gogor jo duen Lombardian lanean jarraitzen du lehenengo brigadak eta Turingo Piamonte eskualdean da bigarrena.

 

Udako oporretan ikastetxeek ateak ireki ditzatela eskatu diote Espainiako Gobernuari

Egoera berriak ikasleen arteko arrakala areagotu duen honetan, atzean geratzeko arriskua duten ikasleei laguntzeko udan ikastetxeak irekitzea eskatu du hezkuntza munduko hainbat adituk, beti ere osasunaren ikuspegitik baldintzek ahalbidetzen badute. “Hezkuntza sistematik erortzen uzten baditugu eta gaiari lehenbailehen heltzen ez badiogu, gero askoz zailagoa izango da ikasle horiek berreskuratzea”. 

 

Euskal Herrian gaur arte 1.110 hil dira, 15.376 kutsatu eta 1.750 daude ospitaleetan

Hegoaldean 38 pertsona gehiago hil ditu koronabirus izurriteak azken 24 orduetan, 28 EAEn eta 10 Nafarroan.

Denetara, administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 14ko arratsaldea arte 1.110 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,15.376 kutsatu eta 1.750 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 5.068 gaixo.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 273, Bizkaian 450, Gipuzkoan 135, Nafarroan 249. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

Faroe uharteak dira Covid-19 testetan munduko txapeldun, albaitero baten lanari esker

Faroe uharteek beren 50.000 inguru biztanleren artean apirilaren 13a arte 184 koronabirus kasu dauzka kontabilizatuta, horietatik 157 sendatutzat emanak, 27 oraindik gaixo eta hildako bakar bat ez. Baina begiratzen baldin bada izurriaren jarraipen estatistikoa egiten duen Woldometers zerbitzuan, taulako azken bi zutabeetan daukate Faroeek daturik bikainena, koronabirusaren kontrolean munduko txapeldun bihurtu dituena: populazioaren %10 baino gehiago testeatu dute, 5.509 pertsona, proportzioan milioi pertsonako 112.744.

 

Kronika: lantegietara buelta: "Prebentzio ezaren prebentzioa da hau"

5:40, Gasteizko Michelin lantegiaren atzealdeko sarrerara langileak heltzen ari dira, tantaka baina etengabe, goizeko txandari ekiteko prest. Enpresak soldatapean dituen 3.200 langile ingurutik 800 bat bueltatu dira gaur lanera, koronabirusaren krisiaren ondorioz produkzioa eten zenetik lehen aldiz. Ostiralerako ia langile guztiak ariko dira lanean. Pilatzeak sahiesteko asmoz, laneko lehen txandara sartzeko ordua hirutan zatitu dute, ordu laurdeneko tarteekin.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Koronabirusa

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude