Autokontsumorako baratzeetan lan egin ahal izateko kanpaina abiatu dute

  • Konfinamendu egun hauetan, zalantza sortu da autokontsumorako baratzeetara lanera joaterik ote dagoen. “Baratzeak aisialdirako eta entretenimendurako leku soiltzat hartuz ari dira arauak interpretatzen, gizartean eta lurraldean duten eragina eta garrantzia kontuan hartu gabe”. Baratzeko lanak baimentzeko sinadura bilketa abiatu dute.


2020ko apirilaren 14an - 17:01

Uliako Lore-Baratzak elkarteak abiatu du kanpaina, administrazioari eskatzeko baimendu dezala baratzeko lanak egin ahal izatea eta landare eta haziak erosi ahal izatea, besteak beste. “Krisialdiak ez ditu naturaren erritmoak geldiarazten eta ondorioz baratze hauetako lanek martxan jarraitu behar dute”, dio aldarrikapenak.

Produktu freskoa lortzeko bide zuzenena izateaz gain, autokontsumorako baratzeak askoren etxeko ekonomiarako funtsezko elementu direla gogoratu dute. “Ziurgabetasun ekonomikoa nagusi den garai hauetan, baratzeak sekula baino beharrezkoagoak izango dira”

Datozen asteetan udako baratzea landu ahal izatea oso garrantzitsua dela eta etorkizuneko uztak ziurtatu ahal izateak herritarren zaurgarritasuna gutxitu egingo duela nabarmendu dute. Gainera, argudiatu dute askoz seguruagoa dela osasun-neurriak betez baratzera joatea, supermerkatuetara baino.

Elikadura burujabetzaren zutabeetako bat dira baratzeak, baita bioaniztasunaren oinarri garrantzitsuak ere, diote.

Lotura honetan egin dezakezu bat aldarrikapenarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude