Hiru egunetan 29.000 sinadura baino gehiago jaso ditu testak masiboki egiteko eskaera herritarrak

  • Euskal ikerlariek euskal herritarrei testak masiboki egiteko protokoloa garatu dute, eta Zalla Baik sinadura bilketa abiatu du horren alde. Pandemiarekin amaitzeko biderik eraginkorrena dela adierazi dute osasun arloko langileek zein Osasunaren Munduko Erakundeak. Eusko Jaurlaritzak asteartean adierazi du oraindik ikerketa fasean dagoen beste test baten alde egingo duela; asteazkenean, sustatzaileekin bilduko dela eta kontuan hartzen ari dela.


2020ko apirilaren 15an - 16:12
Argazkia: change.org

Larunbatean egin zen publiko ekimena change.org atarian, astearterako gainditua zuen 25.000 sinaduren langa, eta kopuruak gora egiten jarraitzen du (asteazken arratsaldeko lehen orduan, 30.000 sinaduratik gertu). Sinadura eskatzeko orrian, Zalla Bai udal plataforma independenteak gogoratzen du osasun arloko aditu eta langileen arabera, “testak masiboki egitea pandemia hori menderatzeko neurri nagusietako bat” dela. Baita hori “modu ekonomiko, azkar eta fidagarrian egiteko” EHUko eta beste erakunde batzuetako ikerlariek protokolo zehatz bat garatu dutela ere. Ikerlariek “baliabideak eta tresnak” eskatu dituzte koronabirusaren pandemiari aurre egiteko, “baina baita ‘etorkizuneko balizko krisiei’ azkartasun eta eraginkortasun handiagoz aurre egiteko ere”.

Zalla Baik eskerrak eman dizkie ekimena babestu duten milaka herritarrei.“Laguntza masibo hori gizarte gisa ditugun baliabide guztiak koordinatzeko dei bat bezala ulertu behar dugula uste dugu”, adierazi du ekimen herritarrak.

Eusko Jaurlaritza: atzo ez, gaur akaso

Osasun arloko arduradunek egunero ematen duten prentsaurrekoan mezu ezberdinak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak. Asteartean "Koronatest" izeneko testaren alde egin du Nekane Murga Osasun sailburuak. “Koronatesta” ikerketa fasean dago egun. EHUko ikerlariek garatutako testa, Zalla Baik babesten duena, merkeagoa da horren aldean, eta Espainiako Osasun Ministerioaren oniritza jaso du dagoeneko. Asteazken goizeko prentsaurrekoan hitza hartu duena Osasun-Plangintzako zuzendari Mikel Sánchez izan da. Kazetarien galderei erantzunez, adierazi du EHUko ikerlariek gratutako testa berri ona dela eta kontutan hartzen ari direla. Arratsaldean test horren sustatzaileekin biltzekoa dela ziurtatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude