EHZ

Aurten ez da EHZ festibala egingo

  • Irisarrin egitekoa zen jaialdiaren 25. edizioa. Koronabirusaren eraginez, baina, bertan behera utzi dute.


2020ko apirilaren 16an - 12:29
EHZ jaialdia (Argazkia: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 26tik 28ra bitartean zuen data aurtengo EHZ jaialdiak. Alabaina, koronabirusa tarteko “ekimen handien galaraztea uztaila erdira arte luzatzeko agindua dela eta”, antolatzaileek erabaki dute jaialdia bertan behera uztea aurten.

Jaialdirako sarrerak erosi dituztenei begira, sarrerak gorde edo bueltatzeko aukera dagoela jakinarazi dute. Sarrera gordetzekotan, hurrengo jaialdirako ere balioko du.

Ekaineko jaialdia bertan behera utzi arren, aukera ezberdinak aztertzen ari direla ere jakinarazi dute antolatzaileek: “Urte osoan hamarnaka laguntzaile elkarlanean aritu gira EHZren 25. edizioa antolatzen, eta ekaineko ekitaldia ezeztatu arren aukera ezberdinak aztertzen ditugu”.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!