Espainiako Estatua izango da Europan langabezia-tasarik altuena izango duen bigarren herrialdea

  • Nazioarteko Diru Funtsak krisi ekonomikoari Itxiera Handia deitu dio eta Depresio Handiaz geroztik izan den atzeraldirik okerrena eragingo duela esan du. 2008ko finantza krisia gaindituko du.


2020ko apirilaren 14an - 19:32
Kristalina Gueorguieva, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari gerentea. Argazkia: Wikipedia.

El diario.es agerkariak Nazioarteko Diru Funtsak proiekzio ekonomikoei buruz egin duen txostenean entresaka egin eta Espainiako Estatuko datuak xehatu ditu. Espainiako Estatuarentzat 2020an barne produktu gordina %8 jaitsiko dela aurreikusten du eta 2021ean %4,3ko hazkundea izango luke, betiere pandemia 2020ko bigarren erdian desagertzen bada eta eusteko ahaleginak pixkanaka ezabatzen badira. Erakundeak iragarri du Espainiako Estatuan langabezia-tasa biztanleriaren %20,8raino igoko dela 2020an, eta% 17,5era jaitsiko dela 2021ean; kontsumo-prezioak %0,3 jaitsiko dira ekitaldi honetan, eta hurrengo aldian, berriz, inflazioa% 0,7 igoko da.

Euroguneko herrialdeen artean Espainiako Estatua da 2020an barne produktu gordina gehien jaitsiko duen hirugarren ekonomia, Italiak (-% 9,1) eta Greziak (-%10,0) soilik gaindituta. Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluen arabera, garatutako ekonomiek %6,1 egingo dute behera beren hazkundean aurten; besteak beste, Amerikako Estatu Batuak (-%5,9), Japonia (-%5,2), Kanada (-%6,2), Erresuma Batua (-%6,5), Irlanda (-%6,8), Belgika (-%6,9), Alemania (-%7,0), Austria (-%7,0), Frantzia (-%7,2), Holanda (-%7,5) eta Portugal (-%8,0). Frantziako Estatuaren datuak Espainiakoarenak baino hobexeak dira: aurten barne produktu gordina -%7,2 eta 2021ean +%4,5.

Lan-merkatuari erreparatzen badiogu, 2020an Espainia izango da Europan langabezia-tasarik altuena izango duen bigarren herrialdea. Grezia izango da aurrena % 22,3ko datuarekin, eta 2021ean %15etik gorako langabeziari eutsiko dioten bi herrialde bakarrak izango dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude