Oraindik ikerketa fasean dagoen “koronatestaren” alde egin du Eusko Jaurlaritzak

  • BioAraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia erakunde publikoak SOMAprobes enpresa pribatuarekin elkarlanean ari dira garatzen testa. Nekane Murga osasun sailburuak test hori “berriena eta punta-puntakoena” dela esan du.


2020ko apirilaren 15ean - 09:12
Osasun-langile bat koronabirusaren test batekin. Argazkia: Cadena SER.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sintomak izan aurretik kutsatuak identifikatzeko gaitasuna du testak, Murgak azaldutakoaren arabera. Hala ere, oraindik test hori eraginkorra den ala ez aztertu behar dutela jakinarazi du. Baina “Koronatesta” ez dela Euskal Autonomia Erkidegoan lantzen ari diren test mota bakarra zehaztu du, kitik gabeko PCR testak ere garatzen eta jada erabiltzen dabiltzala adierazi du.

Dena den, EHUko ikerlariek garatutako eta merkeagoa den testari buruz ez du aipamenik egin. Ikerketa publikoaren emaitza da test hau, eta dagoeneko 27.000 sinaduratik gora jaso ditu lehenbailehen erabiltzen has daitezen. Espainiako Estatuko osasun ministerioak EHUri baimena eman dio PCR testak egiteko, horretan euskal zentro bakarra bilakatuz.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...