erreportajea
Aroztegia... eta gero zer?
2016-11-23
Aroztegia... eta gero zer?

Baztango bailara eraldatuko duen Aroztegia proiektuaren aurkakoek mobilizazio eta ekimenekin aurrera jarraitzen dute. "Aroztegia eta gero, zer?" plataformakoen helburua da Nafarroa osotik auzi honen inguru informazioa zabaltzea. Proiektu honek Lekaroz herrian hotel bat, 230 etxebizitzako urbanizazio handi bat eta golf zelai bat aurreikusten ditu. Hala, herriko biztanleria hirukoiztuko litzateke.

Jon Elizetxe Aroztegia eta gero zer? plataformako kideak gogoratu duenez, Baztanen egindako herri kontsultan geihengoak proiektuaren aurkako bozka eman zuen.

Parte hartzea %30koa izan bazen ere, herritarrei hitza emateko prozesu honen bultzatzaileek zilegitasun osoa eman diote kontsulta honi eta Nafarroako Gobernuak proiektuarekin jarraitu izana salatu dute.

Proiektuaren aurka agertu direnen kontrako bide judiziala ireki du Aroztegia bultzatzen duen enpresak, eta hainbat lagun salatu ditu.

Garbiñe Elizegik argi du enpresak beldurra diola eztabaida sozialari eta Baztango herritarren interesen araberako proiektuak dira martxan jarri behar direnak.

Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago