Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Elgoibarren, astoak goen eta barren
2012-12-04

Jesus Mari Makazaga filologo eta EHUko irakasleak emandako hitzaldia. Izanaren izena egitasmoaren baitan, Elgoibarren, astoak goen eta barren: ekinaldi bat Elgoibarko euskararen gainean, 2011ko urriaren 20an.

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu zuten Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldian, Elgoibarko ahozko euskara liburu argitaratu berria aurkeztu zuen Jesus Mari Makazagak herritarren aurrean. Elgoibarko euskararen ezaugarri nagusietatik ibilbide bat egin zuen hitzaldian, herritarren ahoetatik jasotako berba, esaldi eta istorioak erabiliz.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!