Pintatzea du pasio, pintatzea bizimodu, pintatzea bizitza. "Sentitzen nuena egin du, sentitzen nuelako", esan digu Partarrieuk, Donibane Lohizunen duen galerian. Paris eta Euskal Herria artean bizi da artista arrakastatsua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...