Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Mugimendua indartzea eta mezua zabaltzea lortu dugu, baina ez gara inozoak, asko dago egiteko"
2019-07-05

Euskal Herriko gerraren kontrako mugimenduan azken urteotan izan diren aliantzak izan dituzte hizpide Alicia Suso Armiarma taldeko kideak, Arrate Vivar Bilboko KEM-MOCekoak eta Joseba Sanz Gerra Hemen Hasten Da taldeko partaideak. Zailtasunak eta gora beherak izan arren, aliantzek jendea sentsibilizatzen eta mugimendua indartzen lagundu dietela eta bide horretatik jarraitzea garrantzitsua dela uste dute.