9. Erlezaintza


2023ko ekainaren 14a

Aste honetako saioan erleen mundu txundigarrira hurbiltzeko aukera izan dugu Egoitz Galartza 'Erbel' Erle Beltz Hazleen Elkarteko kidearen eskutik. Euskal Herrian erlezaintzan lanean ari diren proiektuei, profesionalizazioari, erleen hobekuntza genetikoari eta beste hari mutur askori tira die Galartzak.

Esperientziaren atalean, berriz, Biosasun Olio Ekologikoa proiektuko Eusebio Gainzak euren produktuen berri eman eta olibondoen inguruko irakaspen bikaina ere ekarri digu.

Egonarria proiektua babesten dute:

  • LABORAL Kutxa
  • HAZI Fundazioa

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.