6. Sendabelarrak


2023ko maiatzaren 23a

Garbiñe Larrea naturopata eta 'Sendabelarrek Dakitena' liburuaren egilea izan da aste honetako Egonarria saioan; eta osaunaz, sendabelarrez, medikuntza moten arteko integrazioaz, dibulgazio lanaz eta beste hainbat kontuz aritu da. Esperientziaren atalean, berriz, Azkoitiako Arrumarrate baserriko Joey Albert eta Koldo Ormazak Baserriloreak proiektua ekarri digute.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.