2023ko maiatzaren 3a

Aste honetako Egonarrian Basogintzaz aritu gara Errez Kooperatibako Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin, eta ohi bezala, gaian kokatzeko datu interesgarriak ekarri dizkigu aurrez Estitxu Eizagirre kazetariak. Esperientziaren ataean, Igeldoko Esnea proiektua ezagutzeko aukera izan dugu Eneritz Otamendiren ahotik.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...