3x08: Ahuakateak | Ainhoa Larrea


2025eko otsailaren 5

Jende askok gosaltzen du ahuakatea: “koipe ona” delakoa asko dauka, kolesterola murrizten du eta aberatsa da fibra, potasio, azido foliko eta beste hainbat elementutan. Fruta exotikoa da, Mexikokoa jatorriz eta handik inportatzen da. Baina ez gara Mexikora joango: gaia lantzeko Ainhoa Larrea gonbidatu dugu, Fruitel frutazaleen elkarteko kidea. Urnietan hektarea bat ahuakate landatu ditu, 700 arbola inguru.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.