8. Ekoizpen ekologikoa


2023ko ekainaren 07a

Egonarriaren zortzigarren saioan ekoizpen ekologikoari heldu diogu eta horretarako Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartera jo dugu. Aurten bete ditu 30 urte Biolurrek eta ibilbide honen parte izan diren Miriam Arrizabalaga eta Pello Rubio izan dira gurean.

Esperientziaren atalean, berriz, Oiartzungo Urmendi Haur Eskola ezagutu dugu; zehatzago, bertako jantoki proiektua, nekazaritza ekologikoan eta bertakoan oinarritzen dena. Iraia Etxebeste Urmendiko zuzendaria izan da gurean.  

Egonarria proiektua babesten dute:

  • LABORAL Kutxa
  • HAZI Fundazioa

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.