7. Abeltzaintza


2023ko maiatzaren 31

Egonarriaren zazpigarren saioan abeltzaintzari heldu diogu eta Xabier Sabalza Errigoitiko Bizkaigane Elkarteko kidea izan da gurean. Hamar pertsonako lan taldeak darama 40 urte dituen proiektu hau: behiak, ardiak, baratza, esnea, gazta... proiektu integrala izatea da euren indargunea. Esperientziaren atalean, berriz, ogia izan da protagonista Errezilgo Irure Txiki Baserriko Edurne Agirreren eskutik.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.