4x01: Txondorra artea ere bada | Joseba Goienola eta Txetxu Collado


2025eko urriaren 29a

Txondor plaza prestatzetik ikatza atera bitarteko pausoak ikusgai ditugu Egonarria saio honetan. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian eta txondorra egin dute aurten. Ikazkintzari buruzko ezagutza bildu dute: "Nafarroan oraindik ere ikatza egiten duten jendea badago". Lehen aldiz txondorra egiten nola moldatu diren kontatu dute: "Lehen aldiaren ilusioa indartsua izan da, baina ezjakintasunaren nekea ere bai. Eskerrak Goizuetatik, Eltzaburutik eta Oñatitik laguntza ematera etorri zaizkigun".

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.