Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian segada batean, eta honek sarjentu bat

Duela
51
urte

1974ko urriaren 29an,

Iñaki Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian. Idiazabalgoa zen eta 18 urte zituen. Atxilotu berria zeukaten militante batekin zuen hitzordua Pasaiako taberna batean.

Guardia Zibilak hura torturatuta, informazioa atera eta tabernaren kanpoaldean itxaron zioten. Bertara joan zenean Iparragirre, bere kidea ez zela etortzen ikusita, tabernatik atera zen. Orduan, polizia frankista batek dokumentazioa eskatu zion, korrika ihes egiten saiatu zen baina tiro bat jo zioten. Lurretik tiro egin eta hil egin zuen Jerónimo Vera sarjentua.

Bertsio ofizialak enfrentamendu gisa saldu zuen segada. Lekukoen arabera, odolustuta hiltzen utzi zuten.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia (1967-1980) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!