Telenorteren egoitza okupatu eta emisioa eten zuten EMK-ko kideek

Duela
47
urte

1979ko urriaren 16an,

Telenorteren egoitza okupatu eta emisioa eten zuten EMK-ko kideek. Euskadiko Mugimendu Komunistako 40 kide Telenorteren Bilboko egoitzara sartu ziren eta bi orduz bertan geratu ziren, kanpoan beste dozenaka kidek protesta egiten zuten bitartean. Espainiako telebista kate publikoaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako saioari egozten zioten urriaren 25ean egitekoa zen Euskadiko Autonomia Estatutuaren erreferendumean abstentzioaren aldeko kanpaina isilaraztea. EMK-ko militanteek komunikatu bat irakurri nahi izan zuten, baina kateko arduradunek okupazioa aipatu gabe egitekotan onartuko zutela adieraztean, uko egin eta saioa eten zuten.

Iturria:

Erredazkioa, EMK ocupó y paró «Telenorte» (Egin, 1979ko urriak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...