Haymarketeko lau martiriak urkatu zituzten AEBetan

Duela
139
urte

1887ko azaroaren 12an,

Haymarketeko lau martiriak urkatu zituzten AEBetan. George Engel, Adolph Fischer, Albert Parsons eta August Vincent Theodore Spies ziren haien izenak. Bosgarren batek, Louis Linggek, bere buruaz beste egin zuen exekuzioaren aurretik. Aurreko urteko maiatzaren 1ean zortzi orduko lanaldiaren aldeko greba abiatu zuten AEBetako 200.000 langilek, eta Chicagon protesta handiak izan ziren. Maiatzaren 3an Poliziak tiro egin zien eskirolei kargu hartzen ari ziren grebalariei eta lau langile hil zituzten. Hurrengo egunean, horien omenez ekitaldia egin zen Haymarket plazan eta 20.000 pertsona batu ziren. Amaitutakoan, Poliziak han jarraitzen zuten langileen aurka kargatu zuen. Norbaitek lehergailu bat jaurti eta agente bat hil zuen. Poliziak tiroka erantzun zuen: ehunka zauritu eta beste zazpi langile hil zituen. Gertaerengatik, Chicagoko zortzi lider sindikal bermerik gabe epaitu eta bost heriotzara zigortu zituzten. Nazioartean elkartasun uholdea piztu zuen, eta Maiatzaren Lehena martiri horien oroimenez ospatzen da.

Iturria:

Howard Zinn, La otra historia de los Estados Unidos (Hiru).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.