Aberri Eguna ospatu zuten Donostian, nahiz eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik

Duela
58
urte

1968ko apirilaren 14an,

Aberri Eguna ospatu zuten Donostian, nahiz eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik. Erregimenaren egunkariek gobernadorearen oharra argitaratu zuten, gogoraraziz deialdia ilegala zela. Erdialdearen eta Grosen arteko zubietan, adibidez, hesi militarrak jarri zituzten. Hala ere, 8.000 lagunetik gora bildu ziren giro itogarri hartan eta 300 pertsona atxilotu zituen Poliziak. Donostian mobilizatu ezinik, Errenteria eta Arrasaten ere manifestazioak egin zituzten. Giroa pil-pilean zen Hego Euskal Herrian.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, II. liburukia, (1966-1969, La V Asamblea) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.