AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran, 66 eguneko aire bonbardaketa kriminala

Duela
58
urte

1968ko urtarrilaren 16an,

AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran. 66 eguneko aire bonbardaketan, 15.000 vietnamdar hil eta eremua erabat suntsitu zuten. Operazioak Khe Sanh estatubatuarren base militarrari babesa ematea zuen helburu, VietCong deitzen zieten Ipar Vietnamgo komunistek inguratua baitzuten.

Vietnamgo gudan 24.000 bonbardaketa egin zituzten AEBek, 100.000 tona lehergailu herritarren gainera botaz, napalma eta debekatutako produktu kimikoak barne, ondorio sozial, humanitario eta ekologiko larriak eraginez herrialdean.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Ediciones de Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.