Frantziaren historiako greba orokorrik handienetakoa abiatu zuten 10 milioi langileek, 68ko Maiatzean

Duela
58
urte

1968ko maiatzaren 13an,

Frantziaren historiako greba orokorrik handienetakoa abiatu zuten 10 milioi langileek, 68ko Maiatzean. Aurreko egunetan mobilizatutako Sorbonako ikasleek jasandako errepresioaren aurka herrialdea gerarazi zuten beharginek. Langile eta ikasleak batu ziren, Ekintza batzarrak antolatu zituzten eta honenbestez, 68ko Maiatzeko langile frontea zabaldu zuten.


Ikasleek Sorbonako unibertsitatearen kontrola eskuratu, eta okupazio iraunkorra aldarrikatu zuten, eta etenik gabeko eztabaida politikoak eta bilerak egiteko baliatu zuten, goiko argazkian ikus daitekeen bezala.

Iturria:

Kristin Ross, May ‘68 and Its Afterlives.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...