Txabi Etxebarrietaren oroimenezko elizkizuna amaitzean, bost pertsona atxilotu zituzten Bermeon

Duela
57
urte

1968ko uztailaren 1ean,

Txabi Etxebarrietaren oroimenezko elizkizuna amaitzean bost pertsona atxilotu zituzten Bermeon. Azken honetan Guardia Zibilak bost gazte atxilotu zituen, Polizia gazteekin gurutzatzean sortutako istiluen ondorioz. Gazteetako batek Ordena Publikoko Epaitegiaren aurretik pasa behar izan zuen. Ez zen Etxebarrietaren alde egindako ekitaldi bakarra izan, Bizkaian hala nola, Lekeition, Markinan eta Gernikan ere egin zituzten.

Hiru aste lehenago, ekainaren 7an Txabi Etxebarrietak José Pardines guardia zibila hil zuen tiroz, eta zenbait ordu geroago, Guardia Zibilak Tolosako Bentaundin harrapatu eta bertatik bertara tiro eginda exekutatu zuen hau.

Aurrez prestatu gabe, ETAk hildako lehen pertsona eta ETAko lehen hildakoa izan ziren, eta lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!