Lazkaoko komentuan xingola beltzdun ikurrina agertu zen, Etxebarrietaren aldeko mezan

Duela
58
urte

1968ko uztailaren 21ean,

Lazkaoko beneditarren komentuaren teilatuan xingola beltzdun ikurrina agertu zen, Txabi Etxebarrietaren aldeko meza bitartean. Ikurrina legez kanpo zegoen, eta ETAko kide bati omen egitea erregimenari erronka botatzea zen.

Irun aldetik joandako "Guerilleros de Cristo Rey" eskuin muturreko taldeko sail bat azaldu zen elizan. Korura igo eta handik “¡Cabrones!” eta “¡Maricones!"oihuka hasi zitzaizkien protesta modu hartara agertzeko ausardia izan zutenei.

Bitartean, dorrean ikurrina jarrita jaitsi zen Eustakio Mendizabal Txikia. ETAk bere lehen militantea galdu zuenean, Txabi Etxebarrieta, espero ez bezalako mugimendua sortu zen herriz herri: Etxebarrietaren aldeko mezak.

Iturria:

Gatzaga taldea, Eustakio Mendizabal ‘Txikia’, abertzale belaunaldi baten mitoa (ARGIA, Larrun 1. zbk).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.