1976ko abenduaren 5ean,
Donostian Reala eta Athletic gizonezkoen futbol taldeetako kapitainek –Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar–, gainerako jokalariak atzetik zituztela, ikurrina atera zuten hau debekatua egon arren. Une hartan bertan, ikusleen artean ere hainbat atera zituzten, Poliziaren inpotentziarako. Donostiako Atotxa zelaian jokatu zuten derbira Joxean De la Hozek eraman zuen ezkutuan, bere arreba Mirenek propio jositako oihala.
Partidaren ostean, amnistiaren aldeko manifestazioa egin zuten, Poliziak gogor kargatu eta hainbat pertsona zauritu zituen, besteren artean Artemio Zarco Apaolaza abokatua.
Handik hilabete pasatxora legeztatuko zuten euskaldunen ikur nazionala.