argia.eus
INPRIMATU
Alberto Espinosa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua fusilatu zuten frankistek Gasteizen

Alberto Espinosa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua fusilatu zuten frankistek Gasteizen. Bilbon sortua, Union Republicanako kidea eta lehen Euzko Jaurlaritzako sailburua izan zen. Bere pilotuak traizionatu zuelako harrapatu zuten frankistek Zarautzen: Baionatik Bilbora zihoala hegazkinaren matxura bat antzeztu zuen eta hondartzan lur hartu zuenean atxilotu zuten. Karmengo komentuan galdekatu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Santa Isabeleko hilerrian hil zuten. Fusilatutako Euzko Jaurlaritzako sailburu bakarra izan zen.

Iturria: Iker Rioja Andueza, Alfredo Espinosa, el traicionado y (casi) olvidado Ășnico consejero vasco fusilado por el franquismo en 1937 (2024ko abuztuak 4).