argia.eus
INPRIMATU
Abortua despenalizatu zuten Ipar Euskal Herrian

Abortua despenalizatu zuten Ipar Euskal Herrian. 70eko hamarkadan indar handia hartu zuen mugimendu feministak Frantziako Estatuan gai horrekin. Simone Veil Osasun ministroak aurkeztu zuen legea, eta horregatik du Veil Legea izena.

Garai hartan, urtean 250 eta 300 emakume artean hiltzen ziren abortu klandestinoen ondorioz. Honek erraztu zuen abortatu nahi zuten Hegoaldeko emakumeak Ipar Euskal Herrira joatea.

Mona Chollet, “Las mujeres se adentran en política” (Atlas de historia crítica y comparada de Le Monde Diplomatique)