JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Jaurlaritzak espero du landa turismoa eta estatu mailakoa direla suspertuko diren lehen turismo motakasdf

Sonia Pérez Ezquerra Jaurlaritzako Turismo sailburuak ohartarazi du "orain dela unea elkarrekintza publiko-pribatuko eredu hobetuetarantz aurreratzeko". Onartu du zuzeneko laguntzak ematea izan dela koronabirusaren aurrean Turismo sailaren lehentasuna (ez du zehaztu zenbat). Baina adierazi du turismoa bizkortzeko "bigarren fasea are garrantzitsuagoa" izango dela eta kontsumoko bonuak erabiliko dituztela, adibidez, turismoa berpizteko.

 

EAEko herritarrek uste dute okerrago daramatela konfinamendua zaharrek umeek baino

Eusko Jaurlaritzak 18 urtez gorako 750 pertsonari egin dio galdeketa eta argitaratu ditu emaitzak. Arreta deitu diguten erantzunak laburtu ditugu jarraian. Adibidez, herritarrek kezka handiagoa dutela EAEko ekonomiagatik beren etxekoagatik baino eta lurraldearen ekonomia urtetarako ahulduko dela uste izan arren, beren egoera ekonomiko pertsonala hurrengo urtean ez dela askorik aldatuko erantzun dutela.

 

Nafarroako Gobernua hasi da droneak erabiltzen herritarrak zelatatu eta zigortzeko

Nafarroako Gobernuak ekin dio droneen bidez herritarrak zuzenean kontrolatzeari. Bere webgunean aitortzen du "esperientzia pilotoa" martxan jarri duela maiatzeko lehen asteburuan eta bideoan erakusten du norainoko zehaztasunez hartzen dituen kamerak zuzenean pertsonen irudiak. Zuzeneko bideo irudi hauek SOS deien Nafarroako egoitzara bideratzen ditu. Lehen asteburuaren ondorio izan da hamar aldiz bidali zutela Polizia Forala, ea herritarrak alarma egoerako araudia errespetatzen zuten frogatzera eta hauetatik bi herritarri jarri zietela denuntzia.

Nafarroako Gobernua hasi da droneak erabiltzen herritarrak zelatatu eta zigortzeko

Hegoaldean 23 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.873 hil dira gaur arte, milioiko 585

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 23 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 19 eta Nafarroan 4. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 7a arte 1.873 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 24.115 kutsatu eta 676 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 15.876 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 349 (+1), Bizkaian 761 746 (+15), Gipuzkoan 273 (+3), Nafarroan 480 (+4). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 585. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.049, Bizkaia 647, Gipuzkoa 373, Nafarroa 727.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.457 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.270. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 720, Andorra 595, Espainia 553, Italia 491, Erresuma Batua 443, Frantzia 395, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Holanda 304, Suedia 291, Irlanda 278... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

Estatu alarma egoera amaitu eta aste gutxira piztu asmo dute ofizialki Zubietako erraustegia

Jose Ignacio Asensio foru ingurumen diputatuak lehendik esandakoa berretsi du aste hasiera honetan; indarrean den estatu alarma egoera amaitzean, beharrezko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta "aste gutxi" igaroko dira Zubietako erraustegia guztiz martxan jartzeko. Bitarte horretan, probaldi epea luzatzea onartu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak.

 

Jaurlaritzak berriro normaldu ditu azokak, hiletak eta ospitale pribatuen betiko martxa

Eusko Jaurlaritzak koronabirusagatiko konfinamendua arintzeko bidean baliorik gabe utzi ditu hilabete eta erdiz indarrean egon diren neurrietako batzuk, tartean azoka eta hiletak egin ezin izatea eta Covid-19aren kontrako borrokan ospitale eta oro har osasungintzan ari diren enpresa pribatuetan esku hartzea.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 265.084 hildako, 3.822.951 kutsatu, 1.302.995 sendatu

Hauek dira maiatzaren 7ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 265.084. Herrialdeka: AEB 74.799, Erresuma Batua 30.076, Italia 29.684, Espainia 25.857, Frantzia 25.809, Brasil 8.588, Belgika 8.339, Alemania 7.275, Iran 6.418, Holanda 5.204, Txina 4.633, Kanada 4,232, Turkia 3.584, Suedia 2.941, Mexiko 2.507, [Euskal Herria 1.850, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.805, India 1.785, Ekuador 1.618, Errusia 1.537, Peru 1.533, Irlanda 1.375, Portugal 1,089...

- Kutsatuak 3.822.951. Herrialdeka: AEB 1.263.092, Espainia 253.682, Italia 214.457, Erresuma Batua 201.101, Frantzia 174.191, Alemania 168.162, Errusia 165.929, Turkia 131.744, Brasil 126.611, Iran 101.650, Txina 82.883, Kanada 63.496, Peru 54.817, India 52.987, Belgika 50.781, Holanda 41.319, Saudi Arabia 31.938, Ekuador 31.881, Suitza 30.060,  Portugal 26.182, Mexiko 26.025, Suedia 23.918, [Euskal Herria 23.595, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Pakistan 23.214, Txile 23.048, Irlanda 22.248, Singapur 20.198...

- Sendatuak 1.302.995.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 720, Andorra 595, [Euskal Herria 578, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 553, Italia 491, Erresuma Batua 443, Frantzia 395, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Holanda 304, Suedia 291, Irlanda 278, Man uhartea 270, Anglo-normandiar uharteak 230, AEB 226, Suitza 209, Montserrat 200, Luxemburgo 157...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Espainiako Kongresuak larrialdi egoera maiatzaren 24ra arte luzatzea onartu du

Espaniako Diputatuen Kongresuak baiezkoa eman dio alarma egoera maiatzaren 24ra arte luzatzeko Espainiako Gobernuak egindako proposamenari. EAJren eta Ciudadanosen baiezkoa giltzarri izan da eskaera aurrera atera dadin.

https://www.argia.eus/albistea/espainiako-kongresuak-larrialdi-egoeraren-luzapena-maiatzaren-24ra-arte-luzatzea-onartu-du

Hegoaldean 16 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.850 hil dira gaur arte, milioiko 578

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 16 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 11 eta Nafarroan 5. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 2a arte 1.850 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 23.595 kutsatu eta 740 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 15.451 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 348 (+2), Bizkaian 729 (+7), Gipuzkoan 270 (+2), Nafarroan 476 (+5). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta denbora luzez; apirilaren 28an Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 578. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.043, Bizkaia 641, Gipuzkoa 370, Nafarroa 719.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.435 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.263. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 692, Andorra 595, Espainia 548, Italia 485, Erresuma Batua 433, Frantzia 391, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Holanda 302, Suedia 283, Irlanda 271 ... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 258.340 hildako, 3.727.864 kutsatu, 1.242.393 sendatu

Hauek dira maiatzaren 6ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 258.340. Herrialdeka: AEB 72.271, Erresuma Batua 29.427, Italia 29.315, Espainia 25.613, Frantzia 25.531, Belgika 8.016, Brasil 7.921, Alemania 6.993, Iran 6.340, Holanda 5.168, Txina 4.633, Kanada 4.043, Turkia 3.520, Suedia 2.854, Mexiko 2.271, [Euskal Herria 1.834, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.795, India 1.693, Ekuador 1.569, Errusia 1.461, Peru 1.444, Irlanda 1.339, Portugal 1.074...

- Kutsatuak 3.727.864. Herrialdeka: AEB 1.237.633, Espainia 250.561, Italia 213.013, Erresuma Batua 194.990, Frantzia 170.551, Alemania 167.007, Errusia 155.370, Turkia 129.491, Brasil 114.715, Iran 99.970, Txina 82.881, Kanada 62.046, Peru 51.189, Belgika 50.509, India 49.400, Holanda 41.087, Ekuador 31.881, Saudi Arabia 30.251, Suitza 30.009,  Portugal 25.702, Mexiko 24.905, Suedia 23.216, [Euskal Herria 23.133, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Pakistan 22.049, Txile 22.016, Irlanda 21.983...

- Sendatuak 1.242.393.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 692, Andorra 595, [Euskal Herria 573, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 548, Italia 485, Erresuma Batua 433, Frantzia 391, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 327, Holanda 302, Suedia 283, Irlanda 271, Man uhartea 270, Anglo-normandiar uharteak 230, AEB 218, Suitza 207, Montserrat 200, Luxemburgo 153...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Koronabirusaren krisiari espetxeetan aurre egiteko neurririk ez hartu izana salatu dute

Espainiako Estatuko espetxeetan egiten ari diren krisiaren kudeaketaz manifestua atera dute Salhaketak, Sarek eta Etxeratek, eta manifestura atxikitzeko deia egin dute. Nazioarteko erakundeek egindako gomendioak eta neurriak ez dira hartu Espainiako Estatuan.

 

Fase batetik bestera igarotzeko baldintzak Hego Euskal Herrian

Deseskalatzean aurrera egiteko prest daudela frogatzeko, probintziek astero dokumentu bat bete beharko dute, eta Espainiako Gobernuari bidali. Dokumentuan argitu beharreko baldintzen berri eman du Eldiario.es-ek.

 

Konfinamendua droneen bidez kontrolatzeagatik, Parisko polizia auzitara

Giza eskubideen eta askatasunen aldeko bi elkartek auzitara eraman dute Parisko Polizia Prefetura, konfinamendua kontrolatzeko martxoaren 18tik droneak erabiltzeagatik. Modu horretan eskuratutako irudi oro ezabatzeko eskatu dute elkarteek, besteak beste.

 

200.000 migratzaileri paperak emango dizkie Italiak, landa-eremuko beharrei erantzuteko

Italiako landa-eremuetan lan egin ohi duten jornalari migratzaileek euren herrialdeetara itzuli behar izan zuten, koronabirusaren krisiagatik. Horien beharra ikusirik, 200.000 migratzaileren egoera erregularizatzea erabaki du Italiako Gobernuak.

 

Munduko Osasun Erakundeak eskatu du Covid-19 kasu goiztiarrak ikertzeko, Frantzian aurkitutako kasuaren haritik

Munduko Osasun Erakundearen bozeramaile Christian Lidmeierrek gaur Genevan adierazi du erakundeak ez duela harriduraz hartu Parisen abenduaren 27an artatutako gaixo bat ikertu ostean Covid-19aren arrastoa aurkitu diotelako albistea: "Baliteke horrelako kasu gehiago aurkitzea" esan du. Horregatik, beste herrialdeei ere eskatu die azter ditzatela koronabirus berriaren susmorik eduki dezaketen kasu goiztiarrenak. 

Txinako agintariek MOEri abenduaren 31n eman zioten lehenbiziko koronabirus kasuaren berri eta, ondorioz, orain arte ez zen inoren kalkuluetan sartzen Europan Covid-19a urtarrila baino lehen present egotea. Frantziako albisteagatik esan du Lindmeierrek: "Honek erabat aldatzen digu argazkia. (...) Aurkikuntza horrek laguntzen digu hobeto ulertzen Covid-19 birusaren hedatze ahalmena".

Hegoaldean 17 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.834 hil dira gaur arte, milioiko 573

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 17 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 12 eta Nafarroan 5. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 2a arte 1.834 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, milioi 1 biztanleko 573.

Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 684, Andorra 582,  Espainia 544, Italia 481, Erresuma Batua 423, Frantzia 386, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 297, Suedia 274, Man uhartea 270, Irlanda 267... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

Albistea osatzen ari gara.

Osakidetzako goi-kargu bat Castro Urdialeseko bigarren etxera joan zen konfinamendu betean

Jon Sanchez Ibarluzea Osakidetzako osasun-larrialdietarako burua Bilbon bizi da, baina apirilaren 20an Castro Urdialesera (Kantabria) joan zen, han daukan bigarren etxebizitzara. In fraganti harrapatua izan ostean, gaur tramitatuko dute beraren kontrako salaketa Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkaritzan.

 

Deskonfinamenduko baldintzekin oso zaila izango da kontzertuak antolatzea

Onenera maiatzaren 25etik aurrera ireki ahal izango dira berriz ere Hego Euskal Herriko kontzertu aretoak. Nola ordea, ez dago batere argi. Publiko-muga zorrotzak jarri ditu Espainiako Gobernuak, 50 lagun gehienez. Eta zenbakiek ez dute ematen. Hala esplikatu digute Bilboko Kafe Antzokiko, Donostiako Dadababako eta Iruñeko Zentral aretoko arduradunek.

 

Iranen baimendu dute meskiten heren batean berriro otoitzera biltzea

Covid-19ari pixkanaka gaina hartzen ari zaizkiola eta, Irango agintariek baimena eman dute herrialdean gaixotasuna kontrolpean daukaten eskualdeetan meskitak ireki eta sinestunak beraietan otoitz egiteko. Gutxi gora behera meskita guztien heren batean posible izango da sartzea, nahiz eta maskarak eta eskularruak eramatea derrigorrezkoa izango den eta bertan elikagai eta bestelako ofrendak uztea debekatuta dagoen.

Teherango agintariek lanak izan zituzten horietako santutegi batzuk ixteko, batik bat santu musulmanen omenezko meskitak, sinestunek ez zutelako onartzen debekua. Otsailean oso gogor jo zuen izurriak Iran, lehendik ere AEBek ezarritako zigor ekonomikoak oso ahulduta zeukana. Hala ere, geroztik Mendebaldeko herrialde aberats ugarik hartu diote aurrea Irani Covid-19aren rankingean. Iranek gaur arte, datu ofizialetan, 6.277 pertsonaren heriotza nozitu du, milioi biztanleko 75. Iranen aurretik datoz rankingean –heriotza gehiagorekin, alegia– AEB, Italia, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Belgika , Brasil eta Alemania. Horiek kopuru absolutuetan. Milioiko heriotza tasei erreparatzen bazaie, Iranen 75ak urruti geratzen dira Euskal Herri aberatsak gaur arte nozitu dituen 567etatik. 

Parisen Covid-19 gaixo bat artatu zuten abenduaren 27an, lehen kasu ofiziala baino hilabete lehenago

Italiako iparraldeko zenbait medikuk aspaldi zabaldua zuten beren eskualdean koronabirusa ofizialki azaldu baino lehenago ba ote zebilen susmoa, halako neumonia oso gogor eta berezi bat aurkitua zutelako hainbat gaixoren artean. Orain Pariseko ospitale bateko erreanimazio buruak berretsi du froga eta guzti Frantzian abenduaren 27an gutxienez gaixo bat artatu zutela koronabirursa edukitzeagatik.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 252.407 hildako, 3.646.201 kutsatu, 1.200.170 sendatu

Hauek dira maiatzaren 4ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 252.407. Herrialdeka: AEB 69.921, Italia 29.079, Erresuma Batua 28.734, Espainia 25.428, Frantzia 25.201, Belgika 7.924, Brasil 7.343, Alemania 6.993, Iran 6.277, Holanda 5.082, Txina 4.633, Kanada 3.854, Turkia 3.461, Suedia 2.769, Mexiko 2.154, [Euskal Herria 1.817, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.784, Ekuador 1.569, India 1.566, Errusia 1.356, Peru 1.344, Irlanda 1.319, Portugal 1.063...

- Kutsatuak 3.646.201. Herrialdeka: AEB 1.212.835, Espainia 248.301, Italia 211.938, Erresuma Batua 190.584, Frantzia 169.462, Alemania 166.152, Errusia 145.268, Turkia 127.659, Brasil 108.266, Iran 98.647, Txina 98.647, Kanada 60.772, Belgika 50.267, Peru 47.372, India 46.437, Holanda 40.770, Ekuador 31.881, Suitza 29.981, Saudi Arabia 28.656, Portugal 25.524, Mexiko 23.471, [Euskal Herria 22.830, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 22.721, Irlanda 21.772, Pakistan 20.941, Txile 20.643...

- Sendatuak 1.200.170.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 684, Andorra 582, [Euskal Herria 567, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 544, Italia 481, Erresuma Batua 423, Frantzia 386, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 297, Suedia 274, Man uhartea 270, Irlanda 267, Anglo-normandiar uharteak 236, AEB 211, Suitza 206, Montserrat 200, Luxemburgo 153...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Frantziar saltoki handiek herritarren haserrea piztu dute, maskarekin espekulatu dutelakoan

Astelehen honetatik aurrera Frantziako Estatuan baimenduta egongo da aldi baterako maskara kirurgikoak saltzea. Osasun arloko elkarteek salatu dute saltoki handiek milioika ale gorde dituztela eurentzako: “Non zeuden maskara horiek mediku edo erizainek behar zituztenean?”.

 

Donostiako Berra egoitzako langileen eta egoiliarren egoera salatu dute

Koronabirusak Altzako Berra zaharren egoitzako langileen egoera txarra agerian utzi duela salatu du ELA sindikatuak, pertsonal eta material falta handia dagoelako. Bestalde, egoiliarren senideek adierazi dute egoitzako langileak "lanez gainezka" daudela.

 

Hego Euskal Herriko etxeko langileek langabezia prestazioa eskuratu ahalko dute asteartetik aurrera

Espainiako Gobernuak langabezia prestazioa onartu du etxeko langileentzat eta langabezia prestaziorako eskubidea ez zuten denboraldi baterako langileentzat. Alarma egoeran kaleratuak izan diren edo beren lanaldia murriztua izan duten etxeko langileek jaso ahalko dute laguntza; denboraldi baterako langileek gutxienez bi hilabeteko kontratua izan behar zutela adierazi du Gobernuak, eta kotizazioa derrigorrezkoa izango da.

 

Eraginkorrak ez ziren maskarekin aritutako Osakidetzako langile askori ez diote testik egin oraindik

Nekane Murga Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, maskara akastunak erabili dituzten 4.000 langiletik ehun batek eman dute positibo. Garak jakin ahal izan duenez, baina, langile askori oraindik ez diote egin testik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude