Eraginkorrak ez ziren maskarekin aritutako Osakidetzako langile askori ez diote testik egin oraindik

  • Nekane Murga Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, maskara akastunak erabili dituzten 4.000 langiletik ehun batek eman dute positibo. Garak jakin ahal izan duenez, baina, langile askori oraindik ez diote egin testik.

(Argazkia: Dani Blanco)

2020ko maiatzaren 04an - 11:53

Nekane Murgak larunbatean egindako agerraldian jakinarazi zuenez, iragazteko gaitasunik ez duten maskarak erabili dituzten 4.000 langileetatik 100 inguruk eman du positibo koronabirusaren testean; datu horien arabera, eraginkortasunik gabeko maskara erabili dutenen %2,5a dago kutsatua. Datu horiek ematearekin batera, Murgak gehitu zuen PCR eta serologia testen bigarren erronda bat egingo zutela langileen artean apirilaren 4tik aurrera.

Informazio horri osasun langileek luzatutakoa kontrajarri dio Garak, ulertzera emanez maskara ez eraginkorren afera ez dagoela kontrolpean. Osasun arloko langileek hedabideari adierazi diotenaren arabera, maskara ez eraginkorrak erabili dituzten langile guztiei ez zaie egin testik oraindino, eta orain deitu dituzte lehenengoz frogak egitera. Hori horrela, kutsatuen kopuru zehatza zehaztetik urruti daude oraindik , eta Murgak luzatutako datua ez litzateke behin betikoa.

Apirilaren 13an jakinarazi zuen Espainiako Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizatearen Institutu Nazionalak Garry Galaxy markako Respirator Mask N95 maskarak ez zutela iragazteko gaitasunik. Maskara hori Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ospitaletan banatu zenez, Eusko Jaurlaritzak horiek erretiratzeari ekin zion, nahiz eta ordurako ugari ziren maskara horiekin lan egindako langileak. SATSE erizainen sindikatuko bozeramaile Amaia Mayorrek adierazi zuenez, zainketa berezien unitateetako langileek ere maskara horiek erabili dituzte, kutsatze arriskua oso handia izanik unitate horietan.

Eusko Jaurlaritzak adierazi zuenez, 13.000 inguru Respirator Mask N95 maskara banatu ziren Osakidetzako langileen artean.

Jakin denez, Respirator Mask N95 maskarak ez dira ospitaleetara heldutako maskara akastun bakarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude