Hego Euskal Herriko etxeko langileek langabezia prestazioa eskuratu ahalko dute asteartetik aurrera

  • Espainiako Gobernuak langabezia prestazioa onartu du etxeko langileentzat eta langabezia prestaziorako eskubidea ez zuten denboraldi baterako langileentzat. Alarma egoeran kaleratuak izan diren edo beren lanaldia murriztua izan duten etxeko langileek jaso ahalko dute laguntza; denboraldi baterako langileek gutxienez bi hilabeteko kontratua izan behar zutela adierazi du Gobernuak, eta kotizazioa derrigorrezkoa izango da.

Langabezia prestazioa jaso ahalko dute Hego euskal Herriko etxeko langileek. Argazkia: Última Hora.

2020ko maiatzaren 04an - 12:50

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak apirilaren 4an egin ditu publiko etxeko zein aldi baterako langileentzako diru-laguntza ez-ohikoen gaineko xehetasunak.

Etxeko langileen kasuan, langabezia prestazioa oinarri arautzailearen %70koa izango da, eta bateragarria bestelako jarduera ekonomikoekin, beti ere lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez badu; etxeko langileen kasuan, 950 eurokoa da gutxieneko soldata.

Laguntza eskubiderik garatu gabe lan kontratua alarma egoeran amaitu zaien aldi baterako langileen kasuan, ez-ohiko diru-laguntzak jasotzeko baldintza gisa ondokoa xedatu du Espainiako Gobernuak: amaitutako kontratua gutxienez bi hilabetekoa izatea, derrigorrezko kotizazioarekin.

Diru-laguntza hauek kanpo uzten dute administrazio publikoen partetik ezin diru-laguntza jasotzen duen oro; alegia, laguntza ez da bateragarria gutxieneko errentarekin edo gizarte laguntzako soldatarekin, besteak beste. Lanaldi osoko lanarekin ere ez da bateragarria laguntza.

Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoa (SEPE gazteleraz) izango da diru-laguntzak jaulkiko dituena, eta eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrera helduko zaizkie onuradunei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude