Tuberkulosiaren agerraldi berri bat sor lezake konfinamenduak: 1,5 milioi hildako aurreikusi dituzte 2025erako

  • Munduko gaixotasun infekzioso handiena da tuberkulosia: urtero 10 milioi pertsona kutsatzen direla kalkulatu dute. Koronabirusak eragindako konfinamenduan are kasu gehiago agertuko direla ondorioztatu du ikerketa batek, arrisku taldeei testak egitea zailtzen duelako egoerak.

Tuberkulosiaren testean positibo eman duen emakume bat. Argazkia: Voice of America.

2020ko maiatzaren 06an - 10:29

1,5 milioi pertsona inguru hil zituen tuberkulosiak 2018an, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Horietatik 200.000 baino gehiago haurrak ziren. Datu horiek kezkagarriak dira, batez ere tratamendua duen gaixotasuna delako.

Tuberkulosiari ematen zaion erantzuna gaixoei testak egin eta tratamendua ematean datza. Baina konfinamenduak erantzun hori baldintzatuko du, jendea konfinatuta dagoenez testak egitea zailagoa delako osasun langileentzat. Hori horrela, agerraldi berria “suntsitzailea” izan daitekeela aurreikusi du ikerketa batek.

Luzerako arazoa

Imperial College Londoneko epidemiologoen talde batek India, Kenia eta Ukrainan egindako ikerketak azaldu du, mundu mailan bi hilabetez konfinatuta egonez gero eta munduak lehengo martxa bizkor berreskuratuz gero 1.8 milioi pertsona kutsatuko liratekeela datozen bost urteetan, eta 340.000 hil.

Baina datu horiek okerragoak izango lirateke konfinamendua luzatuko balitz: hiru hilabetez konfinatuta eta hamar hilabetez lehengo martxara bueltatzen egonez gero, sei milioi kutsatu eta 1,4 milioi hildako izango lirateke 2025erako.

Tuberkulosiaren eta COVID-19aren artean loturarik ez dute aurkitu oraingoz, baina biek eragiten diete birikiei. “Badakigu tuberkulosiak birikiei eragiten diela, beraz, zure birikietako gaitasuna urratzen denean  COVID-19aren eragina okerragoa izatea espero dezakegu”, dio Nimalan Arinaminpathy ikerketa taldeko kideak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude