Osakidetzako osasun-larrialdietako burua Castro Urdialeseko bigarren etxebizitzara joan zen konfinamendu betean

  • Jon Sanchez Ibarluzea, Osakidetzako osasun-larrialdietarako burua, apirilaren 21ean Castro Urdialesen daukan bigarren etxebizitzara joan zen. Kantabriako herri horretako udaltzaingoak jarritako salaketaren ondorioz jakin denez, EAEko kargudun horrek ez du konfinamendua errespetatu.


2020ko maiatzaren 5ean - 11:39
Jon Sanchez Ibarluzea (ezkerrean), Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin batera (argazkia: Irekia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilbon dauka ohiko bizitokia Sanchez Ibarluzeak, baina hala ere, zuzen jokatzen ari zela uste zuela adierazi zien Castro Urdialeseko polizia lokalei, hainbat hedabidek argitara eman duten salaketan jasota geratu denez. Bigarren etxebizitzara joatea debekatuta dago Espainiako Gobernuak alarma-egoera dekretatu zuenez geroztik, baina badirudi Osakidetzako osasun-larrialdien arduradun nagusiak ez zeukala guztiz argi.

Agenteek bai, ordea: astearte honetan bidaliko diote Espainiako Goberuak Kantabrian duen ordezkaritzari apirilaren 21eko gertakariarengatik egindako salaketa eta organo horrek erabakiko du Sanchez Ibarluzeak isuna ordaindu beharko duen ala ez.

Apirilaren 20an, Sanchez Ibarluzearen bigarren etxebizitzan mugimenduak sumatu ondoren, bi bizilagunen Castro Urdialeseko udaltzaingoei abisua eman zieten eta horregatik harrapatu dute in fraganti politikari jeltzalea. Honek, etxera joan zitzaizkionean, azaldu zien bi edo hiru egunetarako joan zela bigarren etxebizitzara, COVID-19aren probak egin behar zizkiotelako lanean eta adineko pertsonekin bizi zelako. Udaltzainek adierazi zioten, ordea, gaixo baldin bazegoen Kantabriako herrira birusa zabaltzen ari zela.

Sanchez Ibarluzeak Bilboko Udaleko zinegotzi gisa hasi zuen bere ibilbide politikoa eta Bizkaiko Batzar Nagusietan ere eserleku bat eduki zuen 2019an EAEko osasungintza publikoan gaur egun daukan goi-kargua hartu baino lehen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude