OMEk aditu talde bat bidaliko du Txinara koronabirusaren jatorria ikertzeko

  • Txinan agertu ziren koronabirusaz kutsatutako lehen pazienteak, baina birusaren jatorria oraindik argitzeke dago. AEBetako Gobernuak zenbait alditan leporatu dio Txinari birusa bertako laborategi batean sortu izana, eta akusazioak eta dudak argitzeko asmoz, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) aditu taldea bidaliko du Txinara.


2020ko maiatzaren 07an - 11:17
Hong Kongeko kaleak. Argazkia: Bloomberg.

Nazioarteko erakundeak bidalitako laugarren brigada izango da bidaltzear dagoena; izan ere, Maria Van Kerkhove OMEko epidemiologoak gogorarazi du bidalitako azken brigadak Txinari epidemiaren jatorria aurkitzea gomendatu ziola.

Gizakiak sortutako birusaren teoria baztertu du OMEk. Van Kerkhovek azaldu du birusak “jatorri zoonotikoa” duela, eta patogeno berri gehienak animalietatik datozela gehitu du. Dena den, jatorria aurkitzearen garrantzia azpimarratu du, “jatorria ezagutu gabe beste behin gertatzea saihestea zaila delako”.

AEB kritiko

OMEk iragarritako ikerketa taldea AEBen kritiken erdian heldu da. Izan ere, Donald Trumpen Gobernuak sarritan leporatu dio Txinari birusa Wuhango laborategi batean sortu izana. Baina Txinarekin soilik ez, OMErekin ere kritiko egon da Trump; birusaren agerraldiak estali nahi izan dituela argudiatuz, finantzaketa moztu baitio OMEri.

AEBak ez dira izan birusaren jatorria ikertzeko eskatu duten herrialde bakarrak, ordea. Australiako Gobernuak ere ikerketa independente bat bultzatzeko eskatu di; izan ere, azken albisteek 2019 amaieran AEBetan eta Frantzian zenbait koronabirus kasu atzeman dituzte. Horrek kolokan jartzen du Txinako jatorriaren hipotesia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude