Alemaniako futbol ligari begira daude guztiak, maiatzaren bigarren erdian berrabiatuko dela jakin ostean

  • Lehen eta bigarren mailako Alemaniako Futbol Liga –Bundesliga– maiatzaren bigarren erdian berrabiatuko da, oraindik zehazteke dagoen egunean, Angela Merkel kantzilierrak jakinarazi duenez. Partidak ateak itxita jokatuko dira.


2020ko maiatzaren 06an - 16:28
Borussia Mönchengladbach eta Coloniaren arteko partida, pasa den martxoaren 11n. Hura bakarrik jokatu zen ateak itxita / Argazkia: AFP

Hasiera batean maiatzaren 15az hitz egiten bazen ere, 22an edo 29an jarriko da berriro Bundesliga martxan, Gobernuak argi berdea eman ostean. Ligak desio duena beteko da horrela: txapelketa ekainaren 30erako bukatu ahal izatea. Hain justu, egun horretan amaituko dira futbolari ugariren kontratuak.

Protokoloa

Liga amaitzeko falta diren bederatzi jardunaldietan, partiden bezperan COVI-19aren testak egingo zaizkie futbolari guztiei. Bestalde, zelai inguruan eta tribunan 300 lagun egon ahal izango dira gehienez, futbolariek ez diote elkar eskua emango, ezta besarkadarik ere gola sartzean. Eta, zaleek ere tabernetan hala egin ez dezaten, litekeena da Sky eta DAZN telebista kateek irudi eskubideak saltzea irekian emititzen duten kateei. Beste herrialdeetako ligak Alemaniara begira daude, eredua kopiatu ote daitekeen ikusteko.

Ergebirge Aue taldeko jokalariak, etxean

Bundesligako 36 klubetako 1724 jokalariei egindako lehenbiziko probetan 10 positibo azaleratu ziren, Colonia taldekoak asko. Eta bigarren test erronda batean Ergebirge Aue taldeko teknikari batek eman du positibo. Ondorioz, proba berriak egin zain, futbolari guztiak etxera bidali ditu klubak. Emaitzen arabera itzuliko dira entrenamenduetara, ala ez.

Egoerak agerian uzten du futbolak bizi duen ziurgabetasun egoera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Eguneraketa berriak daude