JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Tentsioa ertzainen eta Bilboko San Franzisko kaleko auzokideen artean, atxiloketa baten harira

Sarean azkar biralizatu da milaka ikustaldirekin, Bilboko San Franzisko kalean gertatu den atxiloketa bat.

Sarean salatu dutenez, arazo mentalak dituen pertsona bat kalera atera da, bere amak ertzainei deitu die, eta hauek etxera joateko agindu ostean, honek aurka egin die. Atxilotu egin dute, bere ama ondoan oihuka zutela. Ama lurrera nola bota duten grabatu dute bizilagunek eta hau ere eraman egin dute kalean jende asko oihuka zeukaten bitartean.

Ikusi bideoa osorik:

Osakidetza ez da behar bezala kontrolatzen ari bere langileak kutsatzen ari ote diren

“Medikuak gaixoak artatzen ari dira, baina sanitarioek ez dakite beraiek gaixo dauden ala ez. Eta gaixo baldin badaude, sintomak agertu arteko tartean jende gehiago kutsa dezakete, ez dakitelako benetan nola dauden”. Hala adierazi dio ARGIAri Osakidetzaren Donostiako egoera ongi ezagutzen duen pertsona batek. Gasteizko beste mediku batek berretsi egin du salaketa, Osakidetza ez da koronabirusaren testak egiten ari osasungintzako langileei, egoera muturrekoa ez bada. "Positiboak ugarituz gero profesional horiek etxean geratu beharko luketelako". Osasun sistemaren bideragarritasuna kolokan jarriko luke horrek.

 

Sánchezek ezetz esan dio Urkulluri: Jaurlaritzak ez du erabakiko zer jarduera ekonomiko eten

María Jesús Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du erkidego guztiek bete behar dituztela funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko erabakia. Pedro Sánchezek erkidego autonomo guztiekin izan duen bileraren ostean egin ditu adierazpenak.

 

Biktima-kopuruak munduan: 33.178 hildako, 702.348 kutsatu, 149.212 sendatu

Martxoaren 29ko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:49ean zenbatuta:

- Hilak 33.178. Herrialdeka: Italia 10.779, Espainia 6.606, Txina 3.300, Iran 2.640, Frantzia 2.606, AEB 2.314, Erresuma Batua 1.228, Holanda 771, Alemania 482, Belgika 431, Suitza 300, Hego Korea 152, Turkia 131, Portugal 119, Brasil 117, Indonesia 114, Suedia 105,...

- Kutsatuak 702.348. Herrialdeka: AEB 131.403, Italia 97.689, Txina 81.439, Espainia 78.799, Alemania 60.659, Frantzia 40.141, Iran 38.309, Erresuma Batua 19.522 , Suitza 14.829, Holanda 10.866, Belgika 10.836 ... 

- Sendatuak 149.212.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Euskal Herrian gaur arte 350 hil dira, 7.773 kutsatu eta 2.687 daude ospitaleetan

Berria egunkariak administrazioeko iturrietatik bildutako informazioen arabera, Euskal Herrian martxoaren 29ko arratsaldea arte 350 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 7.773 kutsatu eta 2.687 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 1.528 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 350: Araban 115, Bizkaian 116, Gipuzkoan 34, Nafarroan 84, Iparraldean 1.

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 7.773: Araban 1.947, Bizkaian 2.776, Gipuzkoan 1.017 eta Nafarroan 2.011. Iparraldeko datu fidagarririk gabe segitzen dugu.

- Ospitaleratuta daudenak 2.687: Araban 353, Bizkaian 1.096, Gipuzkoan 320, Nafarroan 896. Iparraldean datu fidagarririk gabe jarraitzen dugu.

Indiaren historia hurbileko migrazio masiboena, koronabirusaren aurkako neurriek eraginda

Narendra Modi lehen ministroak Indian agindu duen konfinamenduak ehunka milaka lagunen migrazioa eragin du. Hiri handietan zeuzkaten lanpostuak galduta, haien jaioterrietara itzultzen hasi dira langile asko. Albiste honetan azaldu dugu.

 

Aste bakarrean 150etik ia 1.000ra pasa dira positiboak Osakidetzako langileen artean

EAEko Osasun Sailak informatu duenez, 918 lagunek eman dute positibo Osakidetzako langileen artean Covid-19a detektatzeko egindako probetan. Gorakada handia da, baina izan dezake azalpena. Beheko albiste honetan esplikatu dugu.

 

Arnaldo Otegi: "Inbertsio ekonomikorik onena pandemia gelditzea da"

Osasun larrialdi honen aurrean koalizioak duen tesia eta estrategia aurkeztu ditu Arnaldo Otegik bideo-konferentzia bidez. Erronka nagusia herritarren osasuna lehentasunez zaintzea da, pandemia gelditzea, eta larrialditik zenbat eta lehenago atera orduan eta azkarrago bizkortuko da jarduera ekonomikoa. “Inbertsio ekonomikorik onena pandemia gelditzea da”, adierazi du Otegik.

 

Carrefourreko saltzailea hil eta gero, greba mehatxua egin du CGT sindikatuak

Aïcha Issadounène-k 52 urte zituen eta joan den ostegunean hil zen koronabirusak jota. Saint-Denis herriko (Ile de France eskualdea, Frantziako Estatua) Carrefour saltoki batean 30 urte zeramatzan lanean kobraketa-tokian. Saltokian urte gehien zeramatzan langilea zen eta CGT sindikatuko ordezkaria. Ez dakite dendan ala beste nonbaiten kutsatu zen, baina CGT sindikatuak salatu du babes neurri kaskarrekin ari direla lanean. Gobernuak saltokietarako neurriak hartzen ez baditu, hurrengo astebururako greba deituko dutela adierazi du sindikatuak.

 

Mondragon taldeko Bexen kooperatibak 10 milioi maska egiteko enkargua jaso du Espainiako Gobernutik

Egoitza Zamudion duen Sibol enpresa da orain artean filtrodun maskak egiten zituen Europako enpresa bakana eta jabetza italiarra du. Koronabirusaren osasun krisiak akuilatuta Euskal Herriko hainbat enpresak maskak egiteari ekin dio. Albiste honetan bildu ditugu Euskal Herrian maskak egiten dituzten enpresen berri.

"Iurreamendi egoitzan egoera tristea, negargarria eta ulertezina da"

Tolosako Iurreamendi egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, COVID 19-arekin positibo 37 egoiliarrek eman dute. Datu horiek ordea ez dute argazki osoa erakusten. ELA sindikatuak 15 langilek positibo eman dutela jakinarazi zuen asteartean. Egun kopuru hori 17ra igo dela dio Iurreamendiko langileak. Beraien egoera, egunerokoa eta bizitakoa idatzi baten bidez kontatu nahi izan du.

 

Eta haurrek zer diote?

Dagoeneko, etxe askotan dagoen tentsioa xurgatu dute txikienek, eskolako lanek –eta gero eta handiagoa den arrakalak– gainditu ditu bat baino gehiago, eta berrogeialdia hasi zenetik kalea apenas zapaldu duten gehiengoek. Ze beldur, ze kezka eta ze behar dituzte haurrek krisi garaiotan? Zeinek galdetu die?

 

"Eskertu nahi dut Espainiako Gobernuko presidentea Kataluniatik egiten ari garen eskaerak entzun dituelako"

"Eskertu nahi dut Espainiako Gobernuko presidentea azkenean Kataluniatik egiten ari garen eskaerak entzun dituelako. Orain osasun sistemari eta larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei babesa handitu behar zaie, bizitzaren eta esperantzaren aldeko borroka hau irabazteko".

 

Portugalek paperak emango dizkie egoiliar baimen zain dauden etorkin guztiei

Lisboako Gobernuak onartu duen neurri berriak etorkinei emango die osasun zerbitzuak eta izurriagatik lanpostua galtzekotan  langabezia subsidioa jasotzeko eskubidea. Horrela, etorkinek Portugalen gainerako herritar guztien eskubide berberak edukiko dituzte aurreantzean, baldin eta martxoaren 18a baino lehen –egun horretan ezarri zuen gobernuak larrialdi egoera– paperak egiten hasita baldin bazeuden.

Etorkin askoren egoera zein larria zen Algarve eskualdean izurriaren hasieran gertatutako honek ohartarazi zuen: negutegietan ari zen langile nepaldar batek koronabirus proban positibo emanik, agintariek eskola batean bakartu zutenean ia 80 etorkin nepaliz osatutako koadrilla osoa, hauetako batzuek ihes egin zuten berriro etxera bueltan eramateko aitzakia zelakoan. Lanak izan zituzten agintariek haiek konbentzitzen osasun afera bat zela, baina langileok konformatu arren laster ikusi zen arazoa urrunago zihoala: gaixorik ez zeudenei lanera itzultzen utzi arren, berrogeialdian gelditutakoek ez zeukaten inolako diru sarrerarik eta eskubiderik.

Portugaleko gobernuak ebatzi duen dekretu berriarekin etorkinek aski izango dute egoiliar baimena eskatu izanaren agiria erakustea eskubidea edukitzeko bai osasun sare publikora jotzeko, lan kontratuak sinatzeko, bankuetan kontu korrenteak irekiteko edo lanera joan barik gurasoak bezala seme-alabak edo aiton-amonak zaindu beharragatik lanera joan ezin dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko.

Neurri honek batez bat eragin handia edukiko du Brasildik etorritako langileen artean, Portugalen ari diren milioi erdi kanpotarren artean 150.000ko taldea osatzen baitute, baina baita eraikuntza eta laborantzako eskulanaren parte handia osatzen duten Asiako etorkinei ere. Gobernuak ez du esan, hala ere, neurriaren onurak zenbat atzerritarrek gozatu ahalko dituzten.

Biktima-kopuruak munduan: 30.299 hildako, 650.567 kutsatu, 139.552 sendatu

Martxoaren 28ko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:35ean zenbatuta:

- Hilak 30.299. Herrialdeka: Italia 10.023, Espainia 5.812, Txina 3.295, Iran 2.517, Frantzia 2.314, AEB 1.943, Erresuma Batua 1.019, Holanda 639, Alemania 403, Belgika 353, Suitza 242, Hego Korea 144, Turkia 108, Suedia 105, Portugal 100...

- Kutsatuak 650.567. Herrialdeka: AEB 116.326, Italia 92.472, Txina 81.394, Espainia 72.248, Alemania 56.202, Frantzia 37.575, Iran 35.408, Erresuma Batua 17.089, Suitza 13.377, Holanda 9.762... 

- Sendatuak 139.552.

Euskal Herrian gaur arte 312 hil dira, 6.987 kutsatu eta 2.569 daude ospitaleetan

Berria egunkariak administrazioeko iturriak erabiliz kontabilidako informazioen arabera, Euskal Herrian martxoaren 28ko arratsaldea arte 312 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 6.987 kutsatu eta 2.569 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 775 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 312: Araban 109, Bizkaian 103, Gipuzkoan 29, Nafarroan 70, Iparraldean 1.

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 6.987: Araban 1.779, Bizkaian 2.463, Gipuzkoan 894 eta Nafarroan 1.929. Iparraldeko datu fidagarririk gabe segitzen dugu.

- Ospitaleratuta 2.569: Araban 345, Bizkaian 1.087, Gipuzkoan 290, Nafarroan 827 eta Iparraldeko datu fidagarririk gabe segitzen dugu.

Palestinarren egunerokoa are jasangaitzagoa bilakatu du koronabirusak

Epidemia hedatuz doa Zisjordanian zein Gazan: orotara 95 bat kutsatu eta hildako daude, martxoaren 26ko datu ofizialen arabera. Israelek inposatu okupazio eta blokeoek egoera okertu besterik ez dute egiten. Koronabirusaren epidemiari aurre egiteko zailtasun handiak ukanen dituzte palestinarrek.

 

Herritarrek berehala hornitu dute Donostia Ospitalak egindako "snorker" masken eskaera

Ur azaleko snorker urpekaritza kiroleko maskak –Decathlon modelokoak– behar zituela zabaldu zuen Donostiako Donostia Ospitalak sare sozialetan ostiral gauez, eta ordu gutxitan ospitalearen beharrak asetzeko adina bildu zituen. Ospitalak eta Ertzaintzak jarritako protokoloaren arabera, herritarrek Ertzaintzako Ondarretako komisaldegira deitzen zuten eta ertzainek etxeetatik jaso. Herritarrek euren kabuz ere 60 maska gehiago eraman dituzte komisaldegira, eta beste 120 herritarrek euren datuak eman dituzte gehiagoren beharra balego haien maskak eskaintzeko. Maska hauek, antza, Italian erabili dituzte eta hodia aldatuta, 3D inprimagailuan egiten den pieza batekin prest dago arnasgailu gisa edo babes-maska gisa erabiltzeko. Kasuak, adierazten du, halaber, zein material gabezia maila handia den ospitaletan.

 

Europar Batasunaren baitako elkartasunaren heina islatzen du koronabonuek sortu eztabaidak

Ez da dudarik koronabirusak ondorioztatu krisi ekonomiko eta sozialak estatuen zor publikoak emendatuko dituela eta horri aurre egitea dute lehentasun Europar Batasuneko 27 herrietako finantza ministroek. Koronabonua deitu eurobonuen aterabidea proposatu zuen Italiak baina estatu batzuk kontra daude –Alemania dugu aurkakoen artean–. Hamabost eguneko epea dute adostasun batera heltzeko.

 

#etxeannahiditugu traolaren bidez elkartasuna erakutsi zaie preso politikoei

Martxoko azken ostirala izanki, sare sozialen bidez erakutsi zaie elkartasuna euskal preso politikoei, konfinamenduak hala beharturik. #etxeannahiditugu eta #niereetxeangeratukonaiz traolak juntatuz, ehundaka maitasun eta aldarrikapen mezu agertu dira martxoaren 27an. Sare eta Etxerat izan dira ekimenaren oinarrian.

 

640.000 test itzuli beharko ditu Espainiako Gobernuak, matxuratuta daudelako

Espainiako Gobernuak homologatu gabeko testak erosi zizkion txinatar enpresa bati bitartekari baten bidez. Erositakoetatik 9.000 inguru matxuratuak zeudela jakin da aste honetan, baina Espainiako Osasun ministro Salvador Illak aitortu du benetan 640.000 test direla atzera itzuliko dituztenak.

Test horiek ez dituzte kalitate kontrolak pasa, haien efizientzia %30eko baizik ez delako. Espainiako Gobernuak azaldu du beste batzuengatik aldatuko dituela. Nolanahi ere, horren ondorioz atzeratu egingo da test azkarren zabalpena, pandemiari aurre egiteko estrategia nagusietakoa Covid-19aren positiboak ahalik eta azkarren antzematea izan arren.

Baionako ospitaleak artatuko ditu Frantzia ekialdeko eriak

Frantzia ekialdeko sei eri etorriko dira igande honetan Baionako ospitalera. Frantzia deitu lurraldeari dagokionez, Paris hiriburuaz gain, Ekialde Handia deitu eskualdea da koronabirusaz gehien hunkia. Hori horrela, tren eta hegazkin zerbitzu medikal bereziak antolatu dituzte gainditurik dauden ospitaleetatik tokiak dauzkaten beste ospitaleetara bideratzeko eriak.

Koronabirusagatik egoera osasuntsu larrian diren lapurtar eta behe nafartarrak Baionako ospitale horretara bideratuak dira, zuberotarrak berriz Pauera. Oraingoz, lekua bada eta osasun zerbitzuak ez dira gainditurik.

Koronabirusagatik erreanimazioan direnentzat 39 ohe dituzte Baionan orotara. Martxoaren 27ko datu ofizialei segi, sei daude erreanimazioan Baionan. Ekialdetik etorritako beste sei gehituko dira martxoaren 29an.

Martxoaren 27ko datuen arabera, 32.964 kutsatu (+3.809 hogeita lau orduz) eta 1.995 hildako eragin ditu koronabirusak Frantziako Estatuak. "Asteburu katastrofiko" bat aurreikusten dute osasun arloko adituek martxoaren 28 eta 29rako.

Hubei probintziako txinatarrak estigmatizatuak eta jazartuak ari dira izaten

Huangmei herrian dagoen mugako zubian istilu larriak izan dira, ondoko probintzietako bizilagunek eragotzi nahi baitute Hubeikoak handik ateratzea. Bi hilabetez erabat itxita egon da Hubei probintzia, eta orain Txina osoan ibili daitezkeen arren, pademiaren estigmak jazarturik daude.

 

Biktima-kopuruak munduan: 26.447 hildako, 577.000 kutsatu, 129.000 sendatu

Martxoaren 27ko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:35ean zenbatuta:

- Hilak 26.447. Herrialdeka: Italia 9.134, Espainia 4.934 , Txina 3.292, Iran 2.378, Frantzia 1.696, AEB 1.429, Erresuma Batua 759, Holanda 546, Alemania 304, Belgika 289, Suitza 231, Hego Korea 139...

- Kutsatuak 577.000. Herrialdeka: AEB 94.425, Italia 86.498, Txina 81.285, Espainia 81.340, Alemania 49.344, Iran 32.332, Frantzia 29.155, Erresuma Batua 14.543, Suitza 12,928... 

- Sendatuak 129.000. Horietatik 74.588 Txinan.

Euskal Herrian gaur arte 266 hil eta 6.263 kutsatu dira eta 2.318 daude ospitaletan

Berria egunkariak administrazioeko iturriak erabiliz kontabilidako informazioen arabera, Euskal Herrian martxoaren 27ko arratsaldea arte 266 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 6.263 kutsatu eta 2.318 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 775 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 266: Araban 103, Bizkaian 79, Gipuzkoan 25, Nafarroan 58, Iparraldean 1.

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 6.263: Araban 1.610, Bizkaian 2.186, Gipuzkoan 805 eta Nafarroan 1.641. Iparraldeko datu fidagarririk gabe segitzen dugu.

- Ospitaleratuta 1.656: Araban 343, Bizkaian 994, Gipuzkoan 228, Nafarroan 732 eta Iparraldeko datu fidagarririk gabe segitzen dugu.

Koronabirusak Altsasuko hiru gazte presoen ateratzeko baimena galarazi du

Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda y Oihan Arnanz presoek hiru urte eta erdi espetxean pasa ostean, baimena zuten hiru egunez etxean egoteko. Ordea, osasun krisia dela medio, bertan behera geratu dira kaleratzeko baimena. modu berean, Julen Goikoetxea y Jon Ander Cobek abiatutako izapideak indargabetuta geratu dira.

Jon Ander Coben ama Amaia Amilibiak aditzera eman duenez, koronabirusa dela eta, Abad eta Urrizola presoek ez dute kartzelara lo egietara itzuliko. Kontrol telematiko bidezko eskuturreko bat ezarri zaie, eta etxean pasako dute konfinamendua.

Aldiz, Zabalan dauden Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob y Oihan Arnanz presoen egoera gaiztotu da zeharo.  

 

Espainiako Gobernuak ez du onartuko alarma egoeran langileak kanporatzea
Alarma egoerak eragindako arrazoiek ez dute balio langileak kaleratzeko ez Hego Euskal Herrian, ez estatu osoan. Espainiako Gobernuak ostiral honetan eginiko Ministroen Kontseiluan hartutako erabaki da.

Koronabirusaren krisia dela eta estatu osoko enpresek ezin izango dute langilerik kaleratu. Ez dute balio argudiatu arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edota ekoizpenekoak. Espainiako Ministroen Kontseiluak  aldi baterako erregulazioak erabiltzeko eskatu du. Aldi baterako kontratuak ere luzatu beharko dira, osasun krisia amaitu arte.

Yolanda Diaz Lan ministroak adierazi duenez, “ezin da kaleratzerik egon, [dekretu horretan] mekanismo zabala ezarri dugulako enpresek aldi baterako erregulazioei heldu ahal izateko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude