Ehunka milaka lagunen migrazioa eragin du Indian konfinamendua agintzeak

  • Indiaren historia hurbileko migrazio prozesurik handiena eragin du herrialde osorako agindutako konfinamenduak. Ehunka milaka langile etorkinek oinez ekin diote jaioterrira itzultzeko bideari, erabakiaren ondoren lanik eta etxerik gabe geratu ostean.


2020ko martxoaren 29an - 16:54
Delhi bezalako hiri handietatik irten nahian ari dira milaka indiar itxialdia dekretatu ondoren lanik eta etxerik gabe geratu ostean.

Delhin, Indiako hiriburuan, milaka migrantek egin dituzte maletak eta autopistetan barrena euren jaioterrietara itzultzen hasi dira. Azken hamarkadetan herrialdeak ezagutu gabeko migrazio prozesu baten hasiera eragin du Narendra Modi lehen ministroak koronabirusari aurre egiteko agindutako itxialdiak.

“Zuek, kalean bizi zaretenok, gaixotasunari diozue beldurra, baina nik goseari diot beldur handiagoa”, adierazi dio The New York Times egunkariari egoera berriak eraginda jaioterrira itzultzea erabaki duen 32 urteko Papuk.

980 lagunek eman dute positibo Indian eta 24 hildako eragin ditu gaixotasunak orain arte, baina munduko gainontzeko herrialdeetan bezala, birusaren hedapena handiagoa izango dela espero da. Eta agintariek konfinamendua dekretatu duten arren, problema handi bati egin beharko diote aurre neurri hori betetzeko: munduan etxegabe gehien dituen herrialdeetako bat da India. Hala zen koronabirusaren aurretik eta egoera berrian etxegabeen kopurua hirukoiztu egin da, GKEek emandako informazioaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude