Urkulluk eskatu du autonomia bakoitzak erabakitzea zein diren lehentasunezko enpresak

  • Espainiako Gobernuak lehentasunezkoak ez diren jarduera guztiak eteteko hartu duen erabakia dela-eta, EAEko lehendakari Iñigo Urkulluk gutuna idatzi dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari. Hauxe eskatu dio: Elkarrizketa Sozialaren esparruan erabaki ahal izatea Autonomia Erkidego bakoitzak zein diren beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak. Eskaera horren harira, LABeko idazkari Garbiñe Aranburuk galdera luzatu dio Urkulluri: "Elkarrizketa Sozialaren Mahaian adostu norekin? Gutxiengo sindikalarekin? Erabat modu antidemokratikoan? Ez dugu onartuko".


2020ko martxoaren 29an - 11:19

Gutunean Urkulluk Sanchez presidenteari eskatu dio Autonomia Erkidego bakoitzak "Elkarrizketa Sozialaren esparruan zehaztu eta erabaki ahal izatea jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak, Espainiako Gobernuak aldez aurretik horren berri izan ondoren".

Hemen irakur daiteke osorik gutuna.

Ministroen Kontseiluan Dekretua behin betiko idatzi eta onartu baino lehen eskaria kontuan hartzeko eskatu dio Urkulluk. Honako argudio hauek eman ditu, besteak beste: Autonomia Erkidego bakoitzean ekoizpen-ekonomiaren berezitasuna eta horrek BPGan duen eragina; eta beste herrialde batzuetan jarduera irekita mantentzen dela "eta horrek hemengo enpresen lehiakortasunari eragingo diela".

Prentsatik jakin dutelako eta espero ez zutelako kritika

Gutunaren sarrera moduan Urkulluk adierazi du komunikabideetatik jakin dutela Espainiako Gobernuaren erabakiaren berri. Eta bigarren aldia dela "Espainiako Gobernuko Presidentearen, Erkidegoko Presidenteen eta Lehendakariaren arteko bilera baino lehen, egingo den Ministroen Kontseiluak onartu beharreko Dekretuaren zirriborroak zenbait komunikabideen bidez ezagutzen direla".

Urkulluk adierazi duenez, lehendakarien artean ez da bakarra izan ezustekoa jasotzen: "Iragarritako neurriak Erkidegoetako zenbait Presidenterentzat (PSOE eta PP) ezezagunak ziren Espainiako Gobernuak hedabideen aurrean agerraldia egin baino lehen; izan ere, hainbatek, prentsaurrekoaren bidez iragarpenaren berri izan zutenean deitu zidaten".

Eragile ekonomikoek ez zutela espero adierazi du: "Aurreko egunera arte Espainiako Gobernuko Presidenteak eta hainbat Ministrok eragile politiko, ekonomiko eta sozialei adierazitakoaren kontrakoa da; eragile hauetako batzuk atzo bertan deitu eta hala jakinarazi zidaten bezala".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude