Hubei probintziako txinatarrak estigmatizatuak eta jazartuak ari dira izaten

  • Huangmei herrian dagoen mugako zubian istilu larriak izan dira, ondoko probintzietako bizilagunek eragotzi nahi baitute Hubeikoak handik ateratzea. Bi hilabetez erabat itxita egon da Hubei probintzia, eta orain Txina osoan ibili daitezkeen arren, pandemiaren estigmak jazarturik daude.


2020ko martxoaren 28an - 07:35

Txinan dagoen Zigor Aldama kazetariak idatzi du Hubeiko mugetan gertaturikoaz. Covid-19aren epidemia hasi zenetik, Huangmei herrian dagoen zubia itxita egon da alde banatan jarritako hesiekin. Baina behin gaixotasuna kontrolapean, agintariek hesiak kendu dituzte, probintzia horretako kideek herrialde osoan baitaukate eskubidea ibiltzeko. Aitzitik, ondoko herrietako bizilagunek ez dituzte ikusi ere egin nahi eta berriz ere barrikadak jartzen saiatu dira Hubeitik ez dezaten "ihes" egin Jiangxi probintziara.

Herritarren eta poliziaren artean borroka gogorra gertatu da zubi horretan, irudiotan ikus daitekeen bezala:

Hubei probintziako herritarrak estigmatizaturik eta jazarturik daudela azaldu du Aldamak. 60 milioi biztanleko probintzia izan da epidemiaren epizentroa, eta oraindik bere hiriburua Wuhan erabat itxita dagoen arren, probintziako gainerako tokietan pixkanaka segurtasun neurriak arintzen ari dira txinatar agintariak.

Baina Txinako beste tokietan ez dituzte hubeitarrak ametitzen, euren jatorriagatik lanetik kaleratuak izan direnak ere badira. Diskriminazio hori kanpotarrekiko ere badago orain, Txinak bere mugak itxi ditu eta hoteletan jadanik ez dira atzerritarrak onartzen. Aldamari espainiar enpresari batek azaldu dionez, saltoki handietatik ere kanporatuak izaten ari dira eta irainak jasotzen dituzte: "Bistan da alde egitea nahi dutela".

Hortaz, hasieran koronabirusagatik Europan bizi diren txinatarrek jasandako diskriminazio eta jazarpen bera ari dira jasaten orain Txinan europarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude