Europar Batasunaren baitako elkartasunaren heina islatzen du koronabonuek sortu eztabaidak

  • Ez da dudarik koronabirusak ondorioztatu krisi ekonomiko eta sozialak estatuen zor publikoak emendatuko dituela eta horri aurre egitea dute lehentasun Europar Batasuneko 27 herrietako finantza ministroek. Koronabonua deitu eurobonuen aterabidea proposatu zuen Italiak baina estatu batzuk kontra daude –Alemania dugu aurkakoen artean–. David Sassoli Europako Parlamentuko presidentea zorraren mutualizazio horren alde agertu da.


2020ko martxoaren 28an - 11:37
Martxoaren 26ko bilera, bideokonferentziaz

Europar Batasuna ere gaixotzen du koronabirusak. Ez da dudarik koronabirusak ondorioztatu krisi ekonomiko eta sozialak estatuen zor publikoak emendatuko dituela eta horri aurre egitea dute lehentasun Europar Batasuneko 27 herrietako finantza ministroek. Ez dute adostasunik lortzen beste behin ere:  2008ko krisi finantzarioa eta gaur egungo errefuxiatuen auzia eta gero, horra orain koronabirusaren auzia. Krisi ekonomikoari begira hartu beharreko neurriak ezin adostuz dabiltza.

Sei orduz luzatu zen martxoaren 26ko bileran argi gelditu zen hegoaldeko Estatuen –elkarren arteko elkartasun gehiago espero dutenak– eta iparraldekoen –Alemania lehen lerroan dutela– arteko amildegia. Hori horrela, hamabost eguneko epea jarri dute 27 finantza ministroen arteko adostasun batera heldu ahal izateko. Azkenean, Estatuen arteko elkartasunaren auzia dago mahai gainean.

Koronabonuei buruzko desadostasuna
Koronabonua Giussepe Conte Italiako lehen ministroak asmatu hitz berria finantza ministro europarren arteko eztabaidaren erdian dugu. Krisi ekonomiko eta sozialak eragin gastuak finantzatzeko bide bat lirateke koronabonuak: krisi horri mugatuak eta Europar Batasunaren edo eurogunearen bermea luketen zor bonoak. Zer nolako aldaketa ekarriko luke horrek?
 
Gaur egun, daukaten defizita finantzatzeko zor bono propioak jaulkitzen dabiltza estatuak, hauen erosle direlarik inbestitzaile pribatu zein publikoak. Koronabonuak Europar Batasunak jaulkituriko zor bonoak lirateke, hots, Estatu guztiek batera zabaldu eurobonoak. Bakoitza bereari so egon beharrean, batu eta zorraren mutualizazioa litzateke bide hori.
 
Horrez gain, egoera ekonomiko txarrean diren estatuen babesteko bide bat lirateke, espekulatzaile asko direlako estatu horien egoeraz baliatzen aberasteko –bono horien interes tasak askoz altuagoak direlako–. Adibidez, Italiaren bonoen interes tasa %2,4 arte igo zen aitzineko astean, Alemaniarena %-0,39koa zelarik. “Alde handia dago bien artean eta Alemania erreferentzia gisa hartzen denez, merkatuen partetik diskriminazio handia pairatzen dute defizita handia duten herriek" azaldu du Laurent Quignon ekonomialariak.
 
Proposamen horren alde daude Frantzia, Italia, Espainia –hots, gaurko egunean koronabirusaz gehien hunkiak diren estatuak–, Grezia, Portugal, Belgika, Irlanda, Eslovenia eta Luxenburgo. “Europar herrien arteko elkartasunaren ordua” dela erranik, David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak ere formula hori babestu zuen martxoaren 26ko bileran. Baina, Alemania, Herbehereak, Austria eta Finlandia ez dira aterabide horren alde, nonbait beldur direlako haiek pagatuko dutela azken faktura. Mutualizazio horri bizkarra erakutsi eta aterabide gisa, bost ala zazpi urteren buruan ordaintzen ahalko diren kreditu batzuk proposatzearen alde da Alemania.
 
Koronabirusaren gaitza emendatu arau, datorren krisi ekonomiko finantzarioa geroz eta argiago dauka Europar Batasunak eta egunez egun, kalteak mugatzeko asmoz neurri berriak hartzen dabil. Martxoaren 18an ezagutarazi zuen Europako Banku Zentralak 750.000 milioi euroko erosketa plana erraldoi bat, Covid-19 izurriteak eurogunea hankaz gora ez ipini ez dezan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude