Egun denak ez dira berdin


2020ko martxoaren 29an - 06:29
“Laino ilunak ikusten goizean goizez zeruan” Delirium Tremens.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hau bai da historikoa. Historia liburuetan azalduko da. Errealitateak fikzioa gainditzen du. Jada ez dakigu zer ezkutatzen duen jasotzen ari garen datu uholdeak. Kutsatuak, ospitalizatuak, hildakoak. Kurba exponentzialez betetako grafika horietaz haratago, zer kontatuko dute etorkizunean?

Mundua. “Birus txinatarra” vs. “AEBetako militarrek Wuhanen zabaldu zuten birusa”. Huawei, 5G, gerra komertziala. Irani enbargoa, Oman golkoko gertaerak, Ali Jameneiren hilketa. Petrolio prezioaren amiltzea, AEB-Saudi Arabia vs. Errusia. Siriako gerra.

Europar Batasuna. Egonkortasun itun ez hain ukiezina. Koronabonoak, jai-jai. Brexita, lehena, zein da hurrena? Batasuna, bai, migranteei mugak ixteko. 

Espainiar estatua. Birusak ez du lurralderik, diote, baina espainiar batasuna indartzeko erabiliko dute, monarkia salbatzeko, PSOE-PP koalizio handia, azkenean, agintean jartzeko.

Ekonomia. Birusak ez du ideologiarik diote, baina bankuak salbatzen dituzte pertsonen kaltetan. Pribatizazio eta murrizketak langileen dedikazioarekin eta balkoietako txaloekin estaltzen dituzte. “Bai, momentu batean bazirudien neurri neoliberalak baztertuko zituztela, baina zor publikoa ordaindu egin behar zenez…”.

Lana. Shocka. Beldurra. Arriskua, ekonomia koman ez sartzeko aitzakian. Zahar etxeak, etxez etxeko laguntza, garbitzaileak, ostalaritza, telemarketing, etxeko langileak… ERTE. Langabezia. Prekaritatea, izan zaitez autonomo/ekintzaile, enpresa kultura berria, outsourcing. Emakumeen doako zaintza lan ikusezina.

Demokrazia. Autoritarismoa hemen da. Alarma egoera. Militarrak kalean, bizilagunak polizia lanetan. Etxean sartuta, aste bat, bi aste, hilabete. Bakarrik. Kolektiboa lantzeko klandestinitate garaia.

Digitalizazioa. Auzolana diote, baina denda txikiak itxi eta Amazon, Glovo, Apple… garaile. Telelana, aplikazioak, datuak… zelatatuak. Anaia Handia. Google hezkuntza eta osasungintzaren jabe.

Gerra. “Hau gerra bat da, koronabirusaren kontrako gerra”. III. mundu gerra. Bitartean, gu denak etxean gaudela, AEBetako 30.000 soldadu etorri dira Europara. Zertara? apirilean

Nola egin dezakegu kolektiboki antolatu eta bizitza erdigunean jartzeko?

NATOren Europe Defender 20 ariketa militarra egitera. Europa konfinatua dagoenean soldadu estatubatuarrak kaletik lasai ibil daitezke “osasuntsu daudelako”.

Ziurgabetasun aroa. Kezkak, galderak. Fokoa zabaltzeko garaia da, argi luzeak jartzekoa. Hatzak ez dezala ilargia estali, zuhaitzak basoa ere ez. Historia ez dago idatzia, guk egiten dugu. Nola egin dezakegu, bizi dugun egoera honetan, datorren erasoaren aurrean, kolektiboki antolatu eta bizitza erdigunean jartzeko?

Itxaropena zaindu eta inoiz ez galdu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Eguneraketa berriak daude