EAJk sorpresa eta kezka adierazi du funtsezkoa ez den jarduera guztia geldiarazteko neurriagatik

  • Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jarduera ez funtsezkoa gerarazteko neurria jakinarazi ostean, EAJk bere sorpresa erakutsi du sare sozialetan, aurkako jarrera berrestearekin batera.

Ortuzar, artxiboko argazki batean.

2020ko martxoaren 28an - 21:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaztelaniaz bakarrik idatzitako txio haria publikatu dute jeltzaleek. Ondorengoa diote, hitzez hitz:

"EAJtik gure harridura adierazi nahi dugu Espainiako Gobernuak "funtsezkoak ez diren jarduera" guztiak geldiarazteko neurria hartzeko eta jakinarazteko izan duen moduagatik, horiek zeintzuk diren zehaztu gabe eta oinarrian dituen adituen irizpideak zehaztu gabe.

Joan den asteazkenean Diputatuen Kongresuan #COVID19ren aurkako neurri sorta bat bozkatu zen, eta egun hartan esan zen neurri hori ez zela beharrezkoa.

Atzo, Espainiako Gobernutik ziurtatu ziguten neurri hori ez zela hartuko. Gobernuko zenbait esparrutatik gainera, eskatu ziguten gobernuari babesa adierazteko jarrera hori defendatzen zuenean. Gaur, harrigarria bada ere, irizpidez erabat aldatu dute.

Erabaki hori nola hartu den ere ez dirudi oso onargarria. Dakigunez, iragarri baino minutu gutxi lehenago izan dute gizarte eragileek neurriaren berri.

Berriro ere presidente autonomikoekin bideokonferentzia egin aurreko egunean iragarri dute garrantzi handiko neurri bat, eta garrantzi handiko erabaki horren berri hedabideetatik eman dute.

Ez dugu ezkutatuko gure kezka aldebakartasun handiegiagatik, eta leialtasun osoz jokatzen ari garen erakunde, eragile eta alderdiekiko Espainiako Gobernuak duen errespetu eta komunikazio faltagatik. Ez dugu egoki ikusten jarrera hori.

Neurria, berez, xehetasunez ezagutzen dugunean baloratuko dugu, bereziki "funtsezkoa ez den jardueraren" benetako eragina, gaur milaka euskal herritarrek egiten duten galdera baita".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!