ELA: "Albiste ona da, baina neurri horiek ezin dute langile klasea kaltetu"

  • ELA sindikatuak ere urgentziazko oharra kaleratu du, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarritako neurria baloratzeko. Oro har, dio, albiste ona dela funtsezkoa ez den jarduera guztia geratzea, eta ez dela langileria kaltetu edo hainbat sektoretako pertsonen artean diskriminaziorik sortu behar.

     


2020ko martxoaren 28an - 21:46

Jarraian irakur daiteke osorik ELAk atera duen oharra:

"Dekretua zehatz-mehatz ezagutu gabe, ELAk ohartarazi du neurri horiek ezin dutela langile klasea kaltetu, ezta sektoreen arteko diskriminaziorik sortu ere.

ELAren ustez, albiste ona da Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduerak geldiarazteko hartutako erabakia. Gogoratu behar da ELAk neurri hori eskatu duela azken asteetan, zientzialariek aholkatzen zuten bezala. Horregatik, ELAk uste du osasun publikoa lehenesten duen eta normaltasuna azkarrago berreskuratzen duen neurri positiboa dela.

Erabaki horrek agerian uzten du patronalak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur arte defendatu duten gradualismoa akats eta arduragabekeria hutsa zela; langile klasearen eta kolektibo ahulenen osasunaren eta eskubideen defentsak lehentasuna izan behar du.

Dekretua zehatz-mehatz ezagutu gabe, sindikatuak ohartarazi du neurri horiek ezin dutela langileak kaltetu, ezta hainbat sektoretako pertsonen artean diskriminaziorik sortu ere. Beraz, iragarritako ordaindutako lizentziaren baldintza zehatzak ezagutzen direnean baloratuko dira.

Era berean, ELAk funtsezko jardueretako pertsonak lanean ari diren baldintza arriskutsuak salatzen jarraitzen ditu, kasu askotan osasun- eta zaintza-lanak, kasu gehienetan emakumeek lan egiten duten sektoreak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude