Osakidetza ez da behar bezala kontrolatzen ari bere langileak kutsatzen ari ote diren

  • “Medikuak gaixoak artatzen ari dira, baina sanitarioek ez dakite beraiek gaixo dauden ala ez. Eta gaixo baldin badaude, sintomak agertu arteko tartean jende gehiago kutsa dezakete, ez dakitelako benetan nola dauden”. Hala adierazi dio ARGIAri Osakidetzaren Donostiako egoera ongi ezagutzen duen pertsona batek. Gasteizko beste mediku batek berretsi egin du salaketa, Osakidetza ez da koronabirusaren testak egiten ari osasungintzako langileei, egoera muturrekoa ez bada. "Positiboak ugarituz gero profesional horiek etxean geratu beharko luketelako". Osasun sistemaren bideragarritasuna kolokan jarriko luke horrek.

Donostiako ospitaleko egoeraren berri eman digu, bere izena agertu nahi ez duen iturri batek: ostiral honetan, ospitale horretako sekzio batean zeuden gaixoen artean sei positibo detektatu zituzten eta paziente guztiei testa egin zitzaien. Ez ordea beraiekin kontaktuan izan ziren profesionalei.

ARGIAk jakin ahal izan duenez, egoera horrek ospitaleko beste profesional eta pazienteentzat eragiten duen arriskuaz ohartarazi dute osasungintzako langileek, baina igande goizera arte behintzat, probarik egin gabe jarraitzen zuten.

Gainera, iturri berak baieztatu duenez, Covid-19aren sintoma nabarmenak zeuzkan sanitario bati proba egin zioten eta positibo eman zuen. Baina horren ondoren ere, harekin lan egin duten beste profesionalei testik egin gabe jarraitu du Osakidetzak.

“Medikuak gaixoak artatzen ari dira, sanitarioek ez dakite gaixo dauden ala ez. Eta gaixo baldin badaude, sintomak agertu arteko tartean jende gehiago kutsatu dezakete, ez dakitelako benetan nola dauden”, salatu du.

Araban antzeko egoerak eta praktikak deskribatu dizkio izen-abizenik eman nahi izan ez duen beste mediku batek ARGIAri. Bere esanetan, osasun arloko langileei eta medikuei ez dira testak egiten ari “muturreko sintomak” agertzen ez dituzten bitartean. Ez ospitaletan ari direnei, ez herritarrak artatzera etxez etxe joaten lanean ari diren profesionalei ere.

“Badakite asko gaudela kutsatuta, lanean ari garen baldintzengatik”. Hori salatzearekin batera, langile bakoitzaren ardura eta erantzukizun pertsonala nabarmendu ditu medikuak. Haren irudiko, profesionalen artean ere oinarrizko prebentzio neurriak uneoro errespetatzeko tentsioa mantentzea ez da erraza, eta batzuetan gehiegizko erlaxatzea dago, “ZUIetatik kanpo bereziki”.

Profesional guztiei analisiak eginez gero osasun "sistema kolapsatu" egingo litzateke, iturri horren arabera. Positiboa ematekotan gutxienez 14 egun eman behar ditu langileak etxean. “Medikurik gabe geratuko lirateke”, dio Gasteizko medikuak.

Aste bakarrean baieztatutako positiboak ia 1.000ra iritsi dira Osakidetzako langileen artean

Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak informatu du aste bakarrean Osakidetzako langileen artean Covid-19az kutsatutako 768 kasu berri baieztatu direla. EAEko osasungintza publikoko langileek koronabirusaren hedapenaren ondorioz hartzen ari diren arriskuen erakusgarri da datua.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 3.000 tes inguru egin dizkiete Osakidetzako langileei. Orotara, ordea, 26.500 langile dira gutxienez, beren webgunean ikus daitekeenez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude