Argindar faktura murrizteko hainbat neurri aurkeztu ditu Goienerrek

  • Covid19ren ondorioz kontsumitzaileek izan ditzaketen larritasun ekonomikoen aurrean, Goiener Taldeak hainbat neurri biltzen dituen dokumentua aurkeztu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioan eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean (CNMC). Argindarraren faktura murriztea eta zatika ordaindu ahal izatea planteatzen dute neurri hauek.


2020eko martxoaren 29a - 06:41
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Goiener Taldeak, 70 merkaturatzaile independenterekin batera, langabeziak edo/eta jarduera uzteak edo murrizteak eragindako ondorioak arintzeko ohiz kanpoko neurriak hartu behar dituzten kontsumitzaile guztientzat segurtasun juridikoa bermatzeko neurriak biltzen dituen dokumentua aurkeztu du. Dokumentu hori joan den martxoaren 24an aurkeztu zuen Trantsizio Ekologikorako Ministerioan eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean (CNMC). Orain arte ez du erantzunik jaso baina Goienerrek bazkideei bidalitako gutunean adierazi duenez, "espero dugu aurki berri onak ematea, egoera berezi honi elkarrekin aurre egiteko eta ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen".

Faktura murrizteko neurriak

Neurri hauen helburua da faktura elektrikoaren gastua murriztea, bezeroek ordaindu beharreko elektrizitate-horniduraren kostu finkoak murriztuz, eragindako pertsona fisiko eta juridikoen karga ekonomikoa arintzeko, eta kontratatutako potentzia egokitzeko erraztasunak emanez "modu arinean eta doan".

Bestalde, sistema bat ezarri nahi da, beharrezkoa denean, merkaturatzaile independenteek azken bezeroari egin beharreko fakturen ordainketa zatikatzeko eta, era berean, banatzaileetara sartzeko bidesarien ordainketak atzeratu ahal izateko, ordainketa benetan egin arte.

Hemen azaldu dituzte proposatutako neurriak, xehe.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.