Mondragon taldeko Bexen kooperatibak 10 milioi maska egiteko enkargua jaso du Espainiako Gobernutik

  • Egoitza Zamudion duen Sibol enpresa da orain artean filtrodun maskak egiten zituen Europako enpresa bakana eta jabetza italiarra du. Koronabirusaren osasun krisiak akuilatuta Euskal Herriko hainbat enpresak maskak egiteari ekin dio. Albiste honetan bildu ditugu Euskal Herrian maskak egiten dituzten enpresen berri.

Sibol enpresa zen orain artean filtrodun maskak egiten zituen enpresa bakarra.

2020ko martxoaren 29an - 09:15
Orain artean filtrodun maskak egiten zituen bakarra, Sibol

Sibol enpresa da, Expansión-ek atera zuen albistearen arabera, filtrodun maskak egiten zituen enpresa bakarra, orain arte behintzat. Bakarra Euskal Herrian, bakarra Espainiako Estatuan eta bakana Europan. Koronabirusaren krisiaz geroztik egunean 16.000 maska ekoiztera jarri da eta horretarako 14 kontratazio berri egin ditu. Osakidetzarekin lotu du produkzioaren zati bat.

Zamudion dauka egoitza, baina jabea italiarra du: 2019ko ekainean Spasciani Spa etxe italiarrak erosi zion jabetza osoa Delta Plus Group talde frantziarrari (berau 2006tik zen Siboleko nagusi).

Tag Trokelak

Villabonako Tag Trokelak industria grafiko, kartoigintza eta paketegintzarako egiten ditu trokelak eta maskak egiteari ekin diola iragarri zuen GipuzkoaGaur-ek martxoaren 25ean. Ordura arte erabiltzen zituzten plotterrak eta poliesterra erabiltzen ari dira Osakidetzarentzako maskak egiteko. Lehen egunetan 1.000 maska egitea espero zuten eta inguruko osasun etxeetara eramatea: Donostia, Tolosa eta Irun.

Usoa Tailerra

Barakaldoko Udalak eskatuta ekin dio Usoa Tailerrak 10.000 maska egiteari, martxoaren 25ean 20 minutos-ek argitaratu duenez. Egunean 600 maska egiten dituzte eta guztiak Osakidetzaren esku jarriko dituzte. Usoa Tailerrean ezgaitasuna duten pertsonek lan egiten dute.

Bexen medical enpresak 10 milioi maska egiteko enkargua du

Martxoaren 29an eman du albistea Euskadi Irratiak eta bertan elkarrizketatu dute Mondragon Taldeko kooperatiba den Bexeneko kide bat. Egoitza Hernanin duen enpresak osasun materiala ekoizten du azken 40 urteotan eta apirilean jarriko da maskak egitera Mondragon taldeko Assembly enpresarekin elkarlanean. Espainiako Osasun sailak 10 milioi maska ekoizteko enkargua egina dio. Kontratazio berriak egin beharko dituzte horretarako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude