Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Presoak bake prozesuaren eragile aktibo bezala
1. zatia
2015-01-13

Seanna Walsh, Juan Mari Olano eta Rafa Sainz de Rozasen hitzaldia Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialean.


Seanna Walsh
IRAko kide ohia. Behin baino gehiagotan kartzelan egon izan zen, guztira 21 urte eman zituelarik preso. IRAko presoen komandante izan zen. Ostiral Santuko Akordioaren ondoren aske geratu zen. Egun Sinn Feineko kide da. 2005eko uztailean bideo batean agertu zen IRAren jarduera armatuaren amaiera iragartzen zuen Armada Batzordearen adierazpen bat irakurriz. Hori egitean, 1972az geroztik bere aurpegia publikoki agertzen zuen IRAko lehen kidea bilakatu zen Walsh.

Juan Mari Olano
1977ko amnistia legearen ondoren ETAko kide izatea egotzita atxilotutako lehenetariko bat izan zen eta 5 urteko espetxe zigorra bete zuen. 80ko eta 90eko hamarkadetan zehar Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) bozeramailea izan zen eta Gestorak ilegalizatu eta gero, Askatasunako buru. HBko legebiltzarkidea izan zen. Auzitegi Nazionalak 2008ko irailean hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion AAMren kontrako sumarioagatik. Aurtengo maiatzean atera da kartzelatik.

Rafa Sainz de Rozas
Abokatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) zuzenbide penaleko irakaslea. Kontzientzia Eragozpen Mugimenduarekin lotura izandakoa.

Multimedia elementu honek hainbat zati ditu