Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Nafarroako herritarren parte-hartzea bake prozesuetan
1. zatia
2015-01-15

Floren Aoiz, Mikel Armendariz, Francisco Javier Eneriz eta Mirentxu Purroyren hitzaldia, Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren barruan.

Floren Aoiz
Politikari, historialari, idazle eta zutabegilea. 1987 eta 1997 artean Herri Batasunako parlamentaria izan zen Nafarroan. 1997an, Mahai Nazionaleko kideekin batera, zazpi urtetako espetxe zigorra betetzera kondenatua. 2000ko uztailean espetxetik atera zen Auzitegi Konstituzionalak sententzia baliogabetu ondoren. Nafarroako historiari eta bere egoera politikoari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. Garako zutabegilea da eta Iratzar Fundazioko zuzendaria.

Mikel Armendariz
Abokatua. UPNko kide ohia eta bere garaian CDNko (Nafarroako Demokraten Konbergentziako) kabinete exekutiboko kide. 2005ean Elkarrik sustatutako Eginoko Mahaian parte hartu zuen eta Iruñako Foroko kide izan zen (iritzi foro hau 2000. urtean eratu zen eta Nafarroako esparru politikoan zegoen elkarrizketa eta komunikazio faltagatik arduratuta zeuden alderdi politiko eta erakunde sozial ezberdinetako pertsonak biltzen zituen).

Javier Enériz
Nafarroako Arartekoa. Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zuzenbidean doktore Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide delarik bere maila 1994az geroztik. Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle elkartu ere aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Funtsezko eskubideen babesa ikasgaia irakatsi du, besteak beste, unibertsitate horretan.

Mirentxu Purroy
Prentsan, irratian, zinean eta telebistan aritutako kazetaria. Filosofia eta Psikologia Klinikoan lizentziatua, bere ikasketak New Yorken zabaldu zituen, Columbia University-n eta New York University-n, non zinemagintzan graduatu zen. “Punto y Hora” informazio astekariko sortzailea eta “Egin” egunkariko zuzendaria izan zen. “El Silencio de los Inocentes” eta “Detrás del tiempo” filmen zuzendaria da, baita laburmetrai, dokumental eta informazio erreportai ugariren egile ere. Euskal Telebistako “Mundo.hoy” saioko zuzendaria izan zen, gaurkotasun eta ikerketa-kazetaritza saioa.

Multimedia elementu honek hainbat zati ditu